Whiskia Erdi Aroan sortu zen, monasterioetako alanbikeetan. Baina egungo izena geroago eman zioten.
Fraideek hasieran aqua vitae (bizitzaren ura) esaten zioten sortzen zuten edabeari. Denboraz, gaelikoak latinezko hitz horiek moldatu zituen: uisge beata esan zioten orduan likidoari. Aurrerago, abizena galdu eta izenak aldatzen jarraitu zuen; uisge zena usqua bihurtu zen. Eta, azkenik, usquatik whiskirako bidea egin zuen.
Beraz, whiskia ura dela esan daiteke, etimologikoki behintzat.