argia.eus
INPRIMATU
Egiptoko tinta iraunkorra
  • Adituek beti nabarmendu izan dute antzinako Egiptoko papiro zahar askotan tintak oso egoera onean irauten duela, eta Kopenhageko Unibertsitateko diziplina anitzeko talde batek tintaren sekretua jakin berri du.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2020ko azaroaren 03a

Erromatar garaiko hainbat papirotako tintaren azterketa kimiko mikroskopikoari esker ikusi dute beruna dela osagai sekretu hori, berunak tinta lehortzen duelako eta papiroari atxikitzen laguntzen diolako.

Gainera, ondorioztatu dute beruna ez zutela pigmentu moduan, hau da, kolorea emateko erabiltzen, metalaren propietateak ondo ezagutzen zituztela eta propio erabiltzen zutela lehorgarri eta finkatzaile moduan.