argia.eus
INPRIMATU
Arraina ala haragia?
  • Duela 1.800 eta 1.000 urte bitartean kostalde amazonikoan bizi ziren komunitateek nolako dieta zuten aztertu berri du Tradition proiektuko nazioarteko ikerlari talde batek, Europako Ikerketa Kontseiluak finantzatuta.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2020ko urriaren 28a

Hezur arrastoen isotopoak aztertuz ondorioztatu dute Amazoniako biztanleek uste baino arrain gutxiago eta haragi gehiago jaten zutela; besteak beste, ugaztun karraskarien, oreinen eta arrain katuen arrastoak identifikatu dituzte.

Komunitate haien dietaz gehiago jakiteaz gain, ekonomia hobeto ezagutzeko aukera ematen dute emaitzok: nekazaritzan eta ehizean jarduten zuten, eta arrantzan ere aritu arren, jarduera horrek ez zeukan orain arte uste bezainbesteko garrantzirik.