argia.eus
INPRIMATU
Ilarez
Castillo Suárez @casti_suarez 2020ko irailaren 30a

Nire bizitzan ikusi dudan ilararik handiena BBK Liveko lehendabiziko edizioan izan zen.  Kaotiko xamarra izan zen edizio hura eta akordatzen naiz zain egon ginela toki guztietan, autoan, autobusa hartzeko, sartzeko, ogitartekoa eskatzeko… Ilaretan

"Okindegikoak zein fruta dendakoak. Kultur etxekoak zein kaleko ikuskizunetakoak. Zeinen erraz onartzen ditugun jarraibideak eta arauak"

denbora gehiago izan ginen kontzertuetan baino. Ohitura galdua nuela idatzi behar nuen baina egiazki ez dut inoiz ohiturarik hartu. Baina egoera berri —eta beharbada betiko, beharbada luzerako— honek ilarak osatzen jarri gaitu. Etxeko balkoitik ikusten dut PCR proba egitera osasun zentrora doazenena, autoan. Ez naiz gehiegi ausartzen begiratzera ezagunen bat ikusteko beldurrez. Oinez doazenak oharkabeago pasatzen dira pasako tokia baita hura, batik bat umeak ikastolara doazenean. Ikastolako umeak berdin. Ilaran jartzen dituzte lau aldiz bederen: sartzerakoan, atsedenaldia hasterakoan, atsedenaldia bukatutakoan eta klaseak bukatutakoan. Deigarria egiten zait zeinen ordenatuak diren ilara guztiak. Okindegikoak zein fruta dendakoak. Kultur etxekoak zein kaleko ikuskizunetakoak. Zeinen erraz onartzen ditugun jarraibideak eta arauak.