argia.eus
INPRIMATU
Intsektu-uxagarria 200.000 urteko ohean
  • 70.000 urte inguru zituen orain arte aurkitutako oherik zaharrenak. Baina Lyn Wadley arkeologoak duela 200.000 urteko ohea topatu du berriki Hego Afrikako Border Caven.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2020ko irailaren 22a
Hego Afrikako Border Caven kobazuloaren sarrera (arg.: A. Kruger)
Hego Afrikako Border Caven kobazuloaren sarrera (arg.: A. Kruger)

Lehenengo ohe horiek erosoak izan zitezen, belar-haxeak pilatzen zituzten. Azpian errauts-geruzak jartzen zizkioten, tokia garbi atxikitzeko. Gainera, kanforrondo egur errearen eta kanfor hostoen arrastoak ere topatu dituzte, eta landare hori intsektu-uxagarri moduan erabiltzen zen.

Alegia, duela 200.000 urteko gizakiei ere eroso eta garbi lo egitea gustatzen zitzaien, eta biharamunean ez zuten ziztadaz josita esnatu nahi.