argia.eus
INPRIMATU
Distiraz
Itxaro Borda 2020ko irailaren 09a

Hainbeste egun eta gau pasatuko ditugu konfinaturik, oraindik ere bai, pantailaren aitzinean baliogabeko orrialdeak miazkatzen, lur gaizo hau diruaz zipriztintzen duten izarren automobilak zein diren eta zenbat balio duten agertzen dizkigutenak adibidez: Celine Dion, Zidane, Rihana eta Beyoncerenek gure etxearen zazpi adina balio dute dolarretan. Guzti

"Badabil dirua, ausarki, kirolari eta artista andanen Ferrari eta Mercedes distiratsuak zehazten ditugunean, baina ez da egokiro isurtzen piramidean behera"

hori, hirietan, orduko 50 edo 30 kilometrotan ibiltzeko! Bazauzu?

Aburu zenbaiten arabera munduan zehar dirua eskas liteke jendearen ongizate orokorra bermatzeko. Pobreak, egiazko putzuak dira, sos meta eroa irensten dute, benefizio net izpirik gabe. Irri egitekoa baliteke, ez balitz negargarria. Bizkitartean aberatsenen irudiekin ausatzen gaituzte, palazioak, luxuzko ontziak edo beribilak erakutsiz. Handiki neoliberalek pentsatzen dute kontsumoa eta ekoizpena, hots bizitza, segurtatzea, herritar arruntengan frustrazioa atitxatuz. Funtzionatzen duela ezin uka.

Badabil dirua, ausarki, kirolari eta artista andanen Ferrari eta Mercedes distiratsuak zehazten ditugunean, baina ez da egokiro isurtzen piramidean behera: arazoa horretan datza.
Milton Friedmanen sinestea ustela zen.