“Henrike Knörr euskaltzaina irakasle izan nuen Euskal Filologia ikasketak egiten ari nintzela Gasteizen, eta, aldi berean, bloga martxan jarri nuenean. Gasteiz utzi nuen orduko, haren hilobia nire blogean zen. Buruz buru ezagutu nuen eta estimatzen nuen pertsona bat blogaren bidez euskararen historiara iraganaraztea ez zen erraza izan. Henrikek klaseetan behin eta berriz errepikatzen zigun: ‘Irakurri eta bidaiatu!’ eta uste dut blog hau, hein batean, haren irakaspenaren ondorioa ere badela”.