Wilsonen arkua Erosten harresirako sarbide nagusietakoa da eta Jerusalemeko paisaiaren parte izan da mende luzez. Baina zenbat mendez
Orain arte hainbat hipotesi egin dira: 2.000 urte inguru zituela uste zuten batzuek; beste zenbaitentzat berriagoa zen, VII. mende ingurukoa. Bada, mikroarkeologia teknika berriak erabiliz, Weizmann Zientzia Institutuko arkeologoek lehen hipotesia egiaztatu dute: arkuak 2.000 urte inguru ditu eta Herodes I.a Handiak (K.a 73-4) eraikiarazi zuen.
Jakina, Herodesek berak ez zuen harri bakarra mugituko, baina Charles Wilsonek baino lotura estuagoa izan zuen behintzat arkuarekin.
Wilson XIX. mende amaierako britainiar ordenantza inspektorea izan zen. Hainbat urtez Jerusalemen bizi izan zen eta horregatik dauka monumentu historikoak haren izena.