argia.eus
INPRIMATU
Dr. Haensch Euskaltzaleak Eraman Du Munich'ko Unibersidadera
1968ko apirilaren 28a
Günter Haensch, euskaltzale eta lexikografo alemanari elkarrizketa
Euskera Alemanian
Dr. Haensch Euskaltzaleak Eraman Du Munich'ko Unibersidadera
Gure giron au, Gunther Haensch da, alemanitarra bera, ta "Sprachen und Dolmetscher-lnstitut"eko zuzendari Munich'en. Ori guzia ta euskaltzaillea gaiñera. Espaiñia'n zear, ogeitaka urteak eraman ditu, ta bere izena zabaldua dago, bere «Español-Aleman» eta ."Aleman-Español", iztegien bitartez. Ba-ditu beste iztegi bereziak ere, diplomazi-iztegia, makazaritza-iztegia, geopolitika-iztegia, lege ta turismo iztegia t. a... Gure galderei erantzun azkarra ematen die:
–Ni sarri etorri oi naiz alde ontara; urtean bi aldiz asketan. Itzbiltzailleak bere gaia erriaren aotik jaso bear du, noski.
Aragoi'ko Mendietan
Haensch doktorra, gizaki aundia ta ille-gorria da. Babieratar jatorra, iñolaz ere. Izketalari jantzia da. Orrela ikasi du gaztelera ta katalana, ta izkera auetan emanak ditu bere itzaldiak noizean bein. Euskerak bere lan ortan ba-du bere mamia.
–Noiztik ezagutzen dezu euskera?
–Aspalditik oso sartua bizi izan naiz euskal-kezketan. Ba-det liburutegi jantzia euskeraz emana. Donosti'ko «Julio Urkixo Mintegia ikusia det, eta beti ere nere ar-emanak etezeke izan ditut, Mitxelena, Irigarai, Frantzizko Etxeberria, Iribarren eta beste euskalariekin. Mitxelena' rekin batean egiña det lan bat, euskera alemanitarrei ezagutu-arazteko. Oiñarri bat da berau, Alemania'n euskera ikasi nai dutenentzat.
–Euskal-ikasaldirik egin al-dezu?
–Ez esatekorik, baiña beti ere sail ortan agerralditxo batzuek egiñak ditut. Ala ibilli izan naiz zazpi udaralditan, nere pardela bizkarrean nuala, Aragoi'ko mendietan, izkelgi. arrastoak biltzen. An, euskal-aztarraneko itz asko arkitu ditut. Onela, lendik Kruger, Giese ta A. Kuhn'ek egindako lanak, nere aldetik luzatu ditut.
Euskera Munich'en
–Ta gerokoan, euskera arrotzeko zerbait egitekotan al-zera?
–Bai orixe. Ortarakotxe nago, ain zuzen, emen. Nere lanari bere bidea zabaldu nai diot. "Euskalduna kanpotik ikusia" izeneko zerbait izango da nere egitekoa. Lan orretan, kanpoko jakintsuak, euskerari buruz ixuri dituzten iritziak bildu nai nituzke. Orrelako zerbait egiña det
Beste nere lanbidea, euskera Munich'ko Unibersidadean sartzea det asmo. Tovar'ek Tübingen, Suabia'n egin duanaren antzeko zerbait egingo genduke orrela Babiera'n ere.
T.M.

Günther Haensch, lexicógrafo y vascófilo alemán
Gunther Haensch euskaltzale ta itz-biltzalle famatuari esker Babaria'ko uri buru dan Munich'en euskera, gure euskera goxoa entzungo da.
14

GaiezHizkuntzaEuskaraIkertzailea
PertsonaiazHAENSCH1