Nazario Medrano, Armentiako apaizari elkarrizketa
Armentia, S. Prudentzioren Jaioterria
Armentia, Gazteiztik bi kilometrora dago. Erri txiki bat duzu. Ele zarrak dionez -kondairak ez digu segurantza aundirik ematen– Araba-ko zaindari dan Prudentzio deuna ementxe jaio zen, seigarren gizaldi aldera.
Nazario Medrano da Armentiako apaiza. Oraindik iru illabete bakarrik daramazki emengo erretore. Baña arte-zale eta kondaira-zale aundia danez, Armentia-ko arte-kondairak ondo ezagutzen ditu.
Berarekin izketaldi bat izan dut. Lenbizi elizara joan gera. Oraintxe ari dira eliza berrizten. S. Prudentzio egunerako txukun jĀarri nai dute.
–Eman izkidazu, arren, eliza onen zeastasan batzuek.
–Ba, ikusten duzunez, eliza au erromanikoa da. Xl-garren gizaldikoa Baña gaur-egun dagoen eran iru alditan eraikia izan da gutxienez. Aldare-gaña, zutikako batzuek, or goiko lau ebanjelari oiek eta abar, ezagun dute erromaniko jatorjatorrak direla. Arku batzuek, berriz, erromaniko ta gotiko bitartekoak dituzu, XIII-garren gizaldikoak edo. Elizaren atze-aldeko gaña berriz, oso geroztikoa da, XVIII-garren gizaldia baño lenagokoa ez beintzat. Ta korua berdin. Bi zati anek, ezer balio ez dutenez, botatzeko asmoa artua dago, elizaren beste zati artetsuekin zer ikusirik ez dutelako.
Nik uste dut, eliza onek duen gauzarik ederrena lau ebanjelari oiek direla. Xl-garren gizaldikoak, elizaren jatorrikoak, dudarik gabe.
Eliz-atarian ere XIII-garren gizaldiko irudi jatorrak ageri dira. Bearbada, garai artan irudi olek etzeuden emen bertan, atarian elizaren baste tokiran batean baizik.
–Ondo da, orain utzi dezagun arte-salla ta eman izkidazu kondaira tanta batzuek ezpada ere.
–Tira ba, laburpen bat laster emango dizut. VIII-garren gizaldian arabiatarrak iparaldearen jabe egin ziranean, Calahorratik eta Najera-tik jendeak alde egin bear izan zuan. Kristauen aldatzearekin batean ango gotzai-alkia itzali zen. Ta an itzaliaz batera Armentia-n sortu zen gotzai-alki edo obispadua. VIII-garren gizaldian gertatu zen ori. Armentia-n Xl-garren gizaldiraño iraun zuen gotzai-alki orrek. Gizaldi artan, Calahorratik arabiarrak aldegin zutenean berriz ere an jarri zen obispadua.
Armentia-k, ala ere, Kolejiata tituluarekin jarraitu zuen, 1496 arte. Urte ontan Gazteiz-era aldatu zen Kolejiata ori. Ori bai, ordea, S. Andres eta S. Prudentzio egunez, kanonigoak Armentira etorri bear ziren beren eginbearrak emen betetzera.
–Ta gaur-egun zer dira Armentia ta bere eliza arabarrentzat?
–Nere iritzi apala emango dizut. Armentia-k gaur duena baño toki bereziagoa bear luke Araban. Araba-ko Elizbarrutiak irabazten urtengo luke. Ia ez da ezer egiten emen. S. Prudentzio eguneko jaia bakarrik. Ta jai ori ere folklore utsa besterik ez da. Eztibaliz dan antzeko zerbait izan bear litzake Armentia. Elizbarrutiko erlijio-gogoaren piztu-leku. Alde ontatik askoz ere indar geiago eman litzaioke.
Eliza onek beste atentzio bat merezi du. Alde asketatik obeagotu diteke: arte aldetik, liturji aldetik, eta abar. Ta lenen-lenen egin bear litzaken gauza, elizari S. PrudentzIoren izena eman. Ez dakit jakingo duzun orain S. Andres-en izenean da goela. Orrek ez du sentidurik.
Errian S. Prudentzioren jauretxe bat ere badugu. Jauretxe bikaña benetan. Gaur zearo bertan bera utzita dago. Ego aldetik etoritako jendea bizi da bertan. Araba'ko Probintziak zerbait egin bear luke jauretxe ori dagokion mallara jasotzeko. Orrela ezin diteke utzi, iñola ere. Nik uste dut, museo, kondaira-erlijio museo edo biurtu bear genukela.
–Milla esker, Nazario jauna. Zure asmoak egi biurtu ditezela eta S. Prudentzio jai alaiak izan ditzazutela.
OSA-TAR EUSEBIO K
9
GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazMEDRANO1
EgileezOSA1Gizartea