argia.eus
INPRIMATU
Distantzia soziala ‘Garrasia’-rentzat
  • Edvard Munch (1863-1944) margolari norvegiarraren Garrasia, zehazki, egin zituen lau bertsioetatik berriena, 1910ekoa, kolorea galtzen ari da.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2020ko ekainaren 02a
Osloko Munch Museoa

Teknologia berriak erabiliz, nazioarteko zientzialari talde batek Munchek erabili zituen pigmentuak aztertu ditu, garai hartako kolore sintetiko berriak, biziak, bortitzak, baina ezegonkorrak. Ondorioa Science Advanced aldizkarian argitaratu dute: hezetasuna da koloreak apaltzearen arrazoi nagusia.

Bisitarien hatsa hezetasuna kontrolatzeko oztoporik handiena denez, azken aldian oso ezagunak zaizkigun neurriak jarriko dituzte martxan: Osloko museoko gelaren aforoa murriztuko dute, obraren eta bisitarien arteko gutxieneko distantzia jarriko dute, eta, hori nahikoa ez balitz, Garrasia kristalezko kutxa batean konfinatu beharko dute.