2011n Glacier Archeology Program ekimeneko lantaldeak 1.700 urteko tunika aurkitu zuen Norvegian, Lendbreen glaziarraren inguruetan.
Hurrengo urteetan taldeak eremua ikertzen jarraitu du eta duela 1.700 eta 500 urte arteko beste 1.000 objektu inguru topatu dituzte. Aurkikuntzak ondorio interesgarri eta positiboa izan du, jakinarazi beri dutenez: inguru haietatik orain arte ezezaguna zen merkataritza bidea igarotzen zen, 1.200 urtez bikingoek erabili zutena.
Baina aurkikuntzaren arrazoia bera ez da batere positiboa: Lendbreen glaziarra urtzen ari delako azaleratu zen tunika eta horrek erraztu du gainerako objektuak aurkitzea. Hau da, klima aldaketari “esker” dakigu merkataritza bide horren berri.