Ametsa da, zinez, aita-ama ospetsuen bihotzetan, haurrak beraien bidetik jarraitzen ikustea. Aitarengandik semearenganako ildoak hobesten dira denetan, halaber gurean: aski dira izen batzuk irakurtzea errealitateaz jabetzeko. Aitaren aurka, amaren alde, sekula ez etxekalte... Bidenabar, hainbat gaizto umerik ez duten miserable eta bekaitzentzat!
Patri Friedman amerikar prospektiba egile amerikarraren aitatxia gizon famatua zen. Miltonek (1912-2006) edo familiakoek zioten bezala, Miltiek 1950-1970 urteetan Chicago Boys delakoak hezten zituen bertako unibertsitateko sotoetan eta 1976an ekonomiako Nobel Saria eman zitzaion. Mutilek, munduan zehar, neoliberalismoaren onurak hedatu zituzten, herrialde demokratikoetan botere militarrak jarriz edo katastrofe natural zein politikoen karietara berregituratze estruktural plan bortitzak martxan emanez, National Defence Fund-aren (NDF) lagungoarekin!
Semebitxi libertarianoak ere ideia handiak ditu. Aitatxik bakartu jendeak, lurra utzi eta itsasoan uharte bakunetan bizirautera gonbidatzen ditu, sendia bakoitzak berea, estatuaren begi-bistatik urrun, aberatsenak beti pobreziaren auzunetik eta airearen kutsaduratik libre.
Aitarengandik semearenganako endogamia.