argia.eus
INPRIMATU
Klima-aldaketak hil zuen Caral
  • Duela 25 urte pasatxo hasi ziren indusketa arkeologikoak Peru iparraldeko Caral aztarnategian, 1994ko udazkenean.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2020ko urtarrilaren 16a

Caral orain dela 5.000 urte ingurun Peruko kostaldean garatu zen zibilizazioaren hiriburua zen, eta azken mende laurdenean zibilizazio horri buruzko xehetasun asko eman dituzte hiriburuko zein beste hamaika aztarnategitako indusketek.

Haien ekonomia nekazaritzan eta arrantzan oinarritzen zen, baina merkataritzan eta meatzaritzan ere aritu ziren, eta inguruko herriekin partekatu zituzten ezagutza zientifiko eta teknologikoak.