argia.eus
INPRIMATU
‘Sportula’, gabonetako saskia antzinako Erroman
  • Eguberritako saskiek jatorri paganoa dute, Eguberriek beraiek bezalaxe.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko abenduaren 11

Antzinako erromatarrak Saturnalia ospatzen zuten abenduan, neguko solstizioaren inguruan. Saturnoren jaien barruan, salutatio matutina izeneko zeremonia egiten zuten: jauntxo eta ugazabek hain babespeko “bezeroei” (cliens) pikuz, ereinotzez eta bestelako jaki bereziez osatutako sorta oparitzen zieten, zumezko saski batean sartuta.

Saturnaliako produktu sorta horri sportula edo “saskitxoa” esaten zioten.