Matxain, Bertsolari iaioak; "Xenpelar" Sariketa Irabazi Du.
1968ko apirilaren 14a
Manuel Matxain, "Xenpelar" sariketaren irabazleari elkarrizketa
Che Guevarari Jarritako Bertsoarekin
Matxain, Bertsolari iaioak; "Xenpelar" Sariketa Irabazi Du.
Tokan, Boletan Eta Bertsotan 200 Kopa Irabaziak Dauzka
Euskaltzaindiaren Xenpelar sariketa irabazi berria degu Manuel Matxain, Ayete'ko bertsolari trebea.
–Noiz asi ziñan bertsoetan?
–Orain dala lau urte bakarrik.
–Eta nolaz? Ez al zekizun lenago ortako balio zendula edo..?
–Bertsolaria jaio egiten omen da. Baño 1965'garren urte arte ez nuan beiñere pentsatu orrelakotan sartzea. Urte ortan tabernan apustua egin nun lagun batekin, Loinaz'ekin, baietz Akademia'ko premiotara nere bertsoak bialdu. Esan eta egin. Eta baita ere bigarren saria artu.
–Noiz egiten dituzu bertsoak?
–Aldapa gora eta aldapa bera, lanetik, Donosti'ko kaletik etxerakoan. Oñez joateko oitura det eta orduntxe gogoratzen zaizkit bertsoak. Buruan gordetzen ditut eta noiz bait, bear danian idatzi egiten ditut.
–Diozun apustua nolakoa izandu zan?
–Iru txuleta jokatu giñuzen.
–Eta nolako bertsoak egin zituzun, lenbiziko aiek?
–Arantzazuko Ama Birjiñari egin nizkion. "ZERUKO ARGIAN" azalduak dira.
–Eta ordundik onera sari geiago ere alkartu dituzu. ba.
–Bai. 1966'garrenean Aita Mitxelenari egin nizkion eta Euskaltzaindiaren lenbiziko saria artu nun. 1967'garrenean. bigarrena eta aurten, "Che" Guevara'ri egindakoakin, lenbiziko saria.
–Zorionak. Sari aundia izaten al da au?
–Amabi milla pezetakoa.
–Bertsoetatik ezin bizi, ordu...
–Ez. Dirua baño aundiagoa izaten da ematen duten poza.
–Aurrez-aurre ibiltzen al zera, bertsoetan?
–Orain arte ez.
–Zer iruditzen zaizu, oraingo gazteak lengo gizonak aña ba al dira, bertsolari bezela?
–Erantzun zalla eskatzen didazu. Orain len baño arrazoi-bide geiagokin jartzen dirala bertsoak, esango det.
–Beste gauza bat, Matxain. Nola irabazi dituzu orrenbeste kopa, orrenbeste sari?
–Neronek ba al dakit? Gaztetxo nitzala, 1933'garrenean, korrika apustua irabazi nun. Gipuzkoako Aurraren Txapelketa. 1934' garrenian ere korrika egin nuan. Gero tokan asi eta ortan ere txapelketa asko irabaziak ditut. Eta bolatan ere berdin.
–Nunbait begi argiak dituzu edo pultso izugarria edo... Zenbat kopa dauzkatzu irabaziak?
–Berreun bat.
–Asko dira. Zorionak berriz. Eta orain, bukatzeko, botako diguzu noski bertsoren bat gure irakurleentzako. ..
–Ara:
Esker sutsuak ematen dizkat Gaur ZERUKO ARGIA'ri Bere bitartez jasoak ditut Nik iru edo lau sari. Bertsolariak ixildu gabe Ariko gera kantari Milla zorion Iritxi arte Gure Euskalerriari. –Ala aqurtu gaitu gizon pizkor onek, bere 51 urtekin gazte baño gazteago iraun dun Manuel Matxain'ek.
M. J.
12
GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakXenpelar Sa
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaMATXAIN1
PertsonaiazMATXAIN1