argia.eus
INPRIMATU
Pirritx, Porrotx eta Marimototxen kontratua legezkoa zen
  • Nafarroako Kontseiluak erabaki du pailazoek Iruñeko Udalarekin zuten kontratua –Joseba Asironen taldeak egindakoa– legezkoa dela eta nahikoa dela joan den azaroaren 29an pailazoek Iruñeko Baluarten egin behar zuten Bizi Dantza ikuskizuna aurrera eramateko.

2019ko abenduaren 08a

Kontratazioa prozedura egokiagoarekin egin zitekeela ebatzi du, baina halako kontratu artistiko batek izan beharreko oinarrizko osagaiak badituela ere argi zehazten du aho batez hartutako erabakian.

Artekariak ere bai
Orain Nafarroako Kontseiluak egin duen bezala, lehenago Nafarroako Artekariak ere aholkatu zion Iruñeko Udalari baimen zezala ikuskizuna. Navarra Sumak oraingoz ez du halakorik egin.

Arrazoi politikoak atzean
Hasieran prozedura kontuak aipatu bazituzten ere, gaur egun Enrique Maya alkateak argi onartzen du arrazoi politikoak direla kontratu etenaren atzean. “Ezker abertzalearen pailazoak dira eta udalak ordainduta ez dira etorriko. Bilboko alkate zen Azkunak ere egin zuen orain gu hemen egiten ari garena”.