argia.eus
INPRIMATU
Aire erasoa Napoleonen kontra
  • 1812an Franz Leppich ingeniari alemaniarrak proiektu militar sekretu eta berritzailea proposatu zion Errusiako Gobernuari: bale itxurako globo aerostatikoen flota bat eraikitzea.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko abenduaren 04a

40 kideko eskifaia eta 12.000 lehergailurentzako tokia izango zuen globo bakoitzak. Alexander tsarrak proposamena onartu zuen, Napoleonen inbasioari airez erasota aurre egiteko asmoz. Leppichen hangarretik atera zen lehen globoak ez zuen aireratzea ere lortu; bigarrena metro gutxi batzuk altxa zen lurretik.

Proiektua bertan behera geratu zen eta Leppichek Errusiatik alde egin zuen 1814ko otsailean. Errusiako Gobernuak 250.000 errubloko dirutza xahutu zuen.

Azkenean Errusiako muturreko hotzak egotzi zituen frantziarrak. Doan, gainera.