argia.eus
INPRIMATU
Eta klaseak nortasun agirian
  • Lehenago pertsonak identifikatzeko hainbat dokumentu erabili zituzten arren, Espainiako nortasun agiri ofiziala 1951n hasi ziren banatzen; lehenengo zenbakia Francisco Francori berari “egokitu” zitzaion eta 10 zenbakidun NAN Juan Carlos Borboikoak dauka oraindik.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko azaroaren 05

Bi agiri horien eskuinaldean, armarri frankistaren azpian, “1a” jartzen zuen, baina gehienetan 2, 3 edo 4 zenbakiak betetzen zuen tarte hori. Izan ere, Frankismoko nortasun agiriek herritarrak kategoria ekonomikotan banatzen zituzten. Lehen mailako herritarrek, aberatsenek, 25 pezeta ordaintzen zituzten agiriaren truke.

Bigarren mailakoek –argazkiko agiriaren jabeak, besteak beste)–10 pezeta ordaindu behar zituzten, eta hirugarren mailakoek, aldiz, 5. Pobreenek ez zuten ordaindu behar 4 zenbakidun paper zati baztertzailea eskuratzeko.