argia.eus
INPRIMATU
Julen Arburua Jiménez (Lekaroz, 1992)
0000ko ren 00a

Baztango bazter urrun bezain ederrean dago Orabidea eta hango Kortariko Bordako semea da Julen Arburua, artzain eta gaztagilea. Arantzazuko Artzain Eskolan ikasi ondoren, etxeko negozioa eraldatu eta ardi eta behi esnea saltzetik, gazta artisaua egitera egin zuten saltoa, Idiazabal jatorri izendapenaren barruan. Julen Arburua da Ordiziako Idiazabal Gazta Txapelketa inoiz irabazi duen gaztagilerik gazteena. Bi urtez jarraian irabazi du Ordiziako saria, baita Uharte Arakilgo txapelketa ere. Iaz Kortariko gaztak urrezko domina irabazi zuen Espainiako Gourmet Gazta lehiaketan, eta brontzezkoa World Cheese Awards lehiaketan, Norvegian. Abuztuan Londresen prestigio handiko Great Taste lehiaketan bina izar lortu zituen bere ardi gazta naturalarentzat eta ketuarentzat.