argia.eus
INPRIMATU
Gizakitxoak espermatozoideen barruan
  • Nicolaas Hartsoeker (1656-1725) fisikari herbeheretarra leiarrak asmatzeagatik nabarmendu zen; bere lenteei esker, zientzialariek hainbat aurkikuntza egin zituzten.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko irailaren 1

Hartsoekerrek bazuen zientziaren beste arloekiko interesa, eta Frantziako Zientzien Akademiako kide ere izendatuko zuten. Espermatozoide bati mikroskopioz behatzen lehenetarikoa izan zen, eta 1690eko hamarkadaren erdialdean, ezkerreko marrazki xehea egin zuen: homunkulu edo gizaki txiki bat marraztu zuen espermatozoidearen buruan.

Jakina, mikroskopioan ez zuen halakorik ikusi, baina ugalketari buruz zeukan teoria azaldu nahi zuen. Besteak beste, obuluen ekarpena ahaztu zitzaion.