argia.eus
INPRIMATU
Lehorteak jauregi bat azaleratu du
  • 2010ean Kurdistanen lehortea zela, Mosuleko urtegian urak behera egin zuen eta eraikin baten arrastoak utzi zituen agerian Kemunen.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko uztailaren 10
(Argazkia: Universität Tübingen, / Science Center)
(Argazkia: Universität Tübingen, / Science Center)

Orduan aztarnak industeko baliabiderik ez zegoen. Zoritxarrez, lehorteak berriro gogor jo du eremu hura eta joan den udazkenean arrastoak ikusgai zeuden berriz. Oraingoan Kurdistango Arkeologia Erakundea eta Tubingako Unibertsitatea (Alemania) ari dira indusketa lanetan. 3.400 urteko jauregia da, Mitanni herriak eraikia.

Herri horri buruzko datu gutxi daude eta Kemuneko jauregiak mitanniei buruz sakonago jakiteko aukera emango du. Ondo bidez, lehortea amaituko du, urak berriro estaliko (eta babestuko) du jauregia eta, orain biltzen ari diren guztiarekin, adituak izango dute zer aztertua.