argia.eus
INPRIMATU
Erromatarren ordutegi malgua
  • Erromatarrek, guk bezala, eguna 24 zatitan banatzen zuten. Baina haientzat, beti, urtaroak gorabehera, egunak 12 ordu irauten zituen eta gauak beste 12.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko ekainaren 12a

Horregatik, soilik urtean bitan zituzten 60 minutuko orduak: udaberriko eta udazkeneko ekinokzioetan, gauak eta egunak iraupen bera duten egunetan. Udako solstizioan, aldiz, eguzki-orduek 75 minutu inguru irauten zuten eta gaueko ordu laburrak 45 minutura baino ez ziren iristen; eta neguko solstizioan, alderantziz.

Hala, udako solstizioan eguneko hora prima gure goizaldeko 04:27ean hasten zen eta duodecima arratsaldeko 19:33ean amaitu. Puntualtsuna, beraz, ez zen erromatarren dohainetako bat; beharrik ere ez zuten.