argia.eus
INPRIMATU
Victor Hugo eta Joker
  • Victor Hugo idazleak (1802-1885) bere obratik gehien bereizten den, istorio barroko ia surrealista idatzi zuen 1869an: L’Homme qui rit (Barre egiten duen gizo-na) eleberria.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko ekainaren 07a

Gwynplaine protagonista erregearen aginduz bahitzen dute eta zirujau batek aurpegia desitxuratzen dio, betiko irribarre egin dezan. 1940an Batmanen sortzaile Bob Kane eta Bill Fingerrek superheroiaren nemesi ezagunena sortu zuten: Joker.

Eta ez zuten ezkutatu Victor Hugoren per-tsonaia inspirazio iturri izan zutela; Joker agertu zen lehen komikiari The Man Who Laughs izenburua jarri zioten, Victor Hugoren nobelaren izen bera.