argia.eus
INPRIMATU
Lehen auto asegurua
  • Lehen auto asegurua Truman J. Martin doktoreak hartu zuen 1898ko otsailaren lehenean, Buffalon (New York, AEB). 12,25 dolar ordaindu zituen Martinek eta trukean 5.000 dolar arteko estaldura lortu zuen.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko maiatzaren 28a
(Argazkia: AEB-etako kongresuko liburutegia)
(Argazkia: AEB-etako kongresuko liburutegia)

Karl Benzek gasolinazko lehen ibilgailua ekoiztu eta hiru urtera sinatutako lehen poliza hura egungo aseguruen oso antzekoa zen, baina ñabardura batekin: ez zituen beste autoekin izandako istripuak kontuan hartzen, zalgurdiekin izandakoak baizik.

Izan ere, garai hartan motorrik gabeko 18 milioi ibilgailu zeuden erregistratuta AEBetan, eta 4.000 auto besterik ez. Hortaz, ia ezinezkoa zen beste auto batekin tupust egitea.