argia.eus
INPRIMATU
Gurutzatuak ez ziren hain europarrak
  • Gurutzadetan europar kristau zintzoak musulman fedegabe gaiztoen aurka aritu zirela esan izan da luzaro.

2019ko maiatzaren 02a
(Argazkia: Claude Doumet-Serhal)

Baina, zintzoen eta gaiztoen kontua eztabaidagarria izateaz gain, DNAk baieztatu berri du “gurutzatuak” ez zirela uste bezain europarrak.

American Journal of Human Genetics aldizkariko artikulu batek eman du Wellcome Sanger Institutuko Chris Tyler-Smith buru izan duen ikerketaren emaitzen berri: XIII. mendeko gudu batean Sidonetik gertu –egungo Libanon– guduan hildako bederatzi gurutzaturen DNA aztertu eta ondorioztatu dute horietatik hiru soilik zirela europarrak –zehazki, italiar, frantziar eta euskal jatorrikoak–; lau Ekialde Hurbilekoak ziren, eta beste biek arbaso genetiko mistoak zituzten.