argia.eus
INPRIMATU
Boycotty boikota egin ziotenekoa
  • 1873an Erneko kondeak Charles Boycott ingelesa Irlandako Achill uharteko lurren administratzaile izendatu zuen. Berehala haren menpeko nekazariek Boycotten tratu jasanezina salatu zuten eta errenta ordaintzeari utzi zioten.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2019ko martxoaren 21
(Argazkia: Leslie Ward)

1880rako inork ez zuen harentzako lanik egin nahi, ezta produkturik erosi edo saldu nahi ere. Boycottek Ulsterreko langile protestanteak lortu zituen hasieran. Baina, Irlandar Nekazarien Ligak Boycott baztertzeko aukera legala eman zien nekazariei zein bestelako zerbitzuei eta ferrokarrilak berak uko egin zion ingelesaren produktuak garraiatzeari. Azkenean, Boycott Irlandatik egoztea lortu zuten.

The Times egunkaria 1880an bertan hasi zen “to boycott” aditza erabiltzen.