argia.eus
INPRIMATU
Motatik lore
Jakoba Errekondo 2019ko martxoaren 01

Zuretik ezpala baino gehiago sortzen da; besteak beste, esaerak... Baina esaerak hala dio: zuretik ezpala. Errotarriaren bira: hazitik landarea, landaretik hazia. Era askotara jaso dute atsotitz horren esanahia; horietako asko Gotzon Garatek. Prest gozamenerako?

Nolako zura, halako ezpala. Nolako enborra, halako ezpala. Hazitik bihia. Halako tupati, halako arnorik. Haltzaren zainetik, haltza. Nolako arbola, halako fruta. Ametzaren zuztarretik lizarrik ez. Hazitik hozie. Kalboa kastatik eta haltza zepatik. Sagarrondotik gerezirik ezin bil. Egur bateko ezpalak. Haritzak zozpala beretarikoa. Motatik flor. Arantzaren sustraitik pagorik ez. Ziritik zotza, zotzetik ziria. Haritzaren sustraitik pagorik ez. Hazitik landarea. Zur beretik ziria. Hazitik bihia, xotzetik ziria, berrotik martxuka. Hazitik bihia eta zuretik ezpala, badugu nori iduri. Laharraren umea, martzuka. Haltzaren ondoan haltza ernetzen da. Mairan okerretik ez da iguin zuzenik. Mahatsondo onak, mahats ona. Mahasti onak, mahats ona. Zozpolak dirudi bere egurra, eta egurrak bere ezkurra. Azak berea kirtena, haritzak bere erikoa ozpala.

Animaliak eta bere kumeak erruz erabili dira antzekotasun ia beti genetikoa azaltzeko. Ahuntzetik antxumea. Ahuntz ugerdunek, aker ugerdune. Nolako aita-amak, halako seme-alabak. Nolako aintzinekoak, halako gibelekoak. Aita astoa, semea mandokoa. Aita katua, semea mixina. Ama pika, semea ergela. Ardiaren umea beti arkumea. Zelako astoa, halako astakumea. Azeriak kastatik buztana gorria. Gizon kirtenaren semea, astakirtena. Partzatik zorria. Nolako belea halako umea. Aurrekoak nolako, ondorengoak halako. Aurrekoaren antzekoa, aurrekoaren atzekoa. Azeriaren umeak azerikumeak. Luki kume azeri. Bele beltz, umea beltz. Belearen arrautzetarik, usakumerik ez. Belearen umea, belakumea. Eperraren umea mendizalea. Kastaz du erbiak izikor izatea. Erroiaren arrautzak usakumerik ez. Zelako katua, halako mitxina. Katuaren umea, aztaparkari. Kastatik kondea. Aintzinekoren bat lapur, ondorengoren bat ebasle. Lebatzaren kumea, lebazkumea. Mika nolako, umea halako. Oraren umea, txakur. Otsoaren umea otsokumea. Pikaren umea ñabar. Pikak gorra gorra, umeak hala-hola. Pikaren umea, ohoin. Pikaren umea, pika. Saguaren umea, sagukumea. Sugearen umea, sugekumea. Trikuaren umea arantzekin jaiotzen. Gizaki onak fruitu onak. Behin ere ez da hazten txepetxa antzarretik. Zakurrak ez du katukumerik egiten. Zozoa beltz, umea ere bai.

Etxeko beste gaiek ere eman dute. Haria halako, arilla halako. Iturri gazitik ur gezarik ez. Badauka nori iduri atalak lapikoari. Larrutik hedea. Nolako gaia, halako emaitza. Nolako ehuna, halako oihala. Narea onagatik ez da gauza gaixorik. Nekea da beleaz aztore egitea. Odoletik leinua, izerditik dirua. Nolako oihala, halako soinekoa. Zelan baita oihala, halako mendela.