Duela 12.000-5.000 urte inguru Indiako mendebaldeko kostaldeko ehiztari-biltzaileek egindako milaka petroglifo –arrokatan grabatutako irudi edo diseinuak– aurkitu dituzte Konkaneko kostaldean.
Batzuk ezagunak ziren, beste batzuk oraintsu aurkitu dituzte, 2017ko irailean abiatutako ikerlan baten ondorioz. Elefanteak, oreinak, tigreak, basurdeak, tximinoak, marrazoak… aurkitu dituzte, giza irudiez eta forma abstraktuez gain.
Tejas Garge Maharashtrako Arkeologia eta Museoen saileko zuzendariaren esanetan, “ez zituztenez animalia etxekotuak, lanabesak edo nekazaritza jarduera iradokitzen duen beste ezer irudikatu, Mesolito garaikoak direla ondorioztatu dezakegu”.