argia.eus
INPRIMATU
Txokolatea uste baino 1.500 urte zaharragoa da
  • Ekuador hegoaldeko Santa Ana-La Florida aztarnategian, kakaoaren kontsumo aztarnak topatu eta duela 5.300 urtetan datatu ditu hainbat unibertsitateko ikerlari talde batek, Nature Ecology & Evolution aldizkarian jakinarazi dutenez.
     

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko azaroaren 08a
(arg: Rawito)
(arg: Rawito)

Orain arte kakao kontsumoaren arrastorik zaharrenak Erdialdeko Amerikan topatu dira eta K.a. 1.900 urte ingurukoak dira. Aurkikuntza honi esker milurte eta erdi aurreratu da txokolatearen historia eta jatorria hegoalderago zegoela ondorioztatu dute, Amazonas ibaiaren goi ibilguan.

Zalantzan dago, ordea, ordurako kakao landareak etxekotuta zituzten edo basa landareetatik bildutako aleak kontsumitzen zituzten.