Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria 2018. Irakasle eta ikerlaria. Filologia Erromanikoa ikasketak Madrilen egina, Beasaingo Lizeoko zuzendari zen 1968an. Ondoren, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako EUTGn jardun zuen irakasle. 1983an EHUko Psikologia fakultatean hasi zen, 2011n erretiratu zen arte. Emakume aitzindari izan da ikastolako zuzendarietan, euskara dekanordeetan, katedradunetan eta Psikosoziolinguistikan. Donostiako Bagera Euskara Elkartearen omenaldia jasoa. ARGIA Zeruko Argia zen garaitik etxean pozik jasotzen duen MariaJose Azurmendiri, gure merezimendua.