argia.eus
INPRIMATU
Klima aldaketari buruzko 3.800 urteko murala
  • Vichamako (Peru) aztarnategian ia hiru metroko murala aurkitu dute, giza aurpegiak, sugeak eta hazi antropomorfo bat dituena.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko urriaren 31
(Argazkia: Peruko Kultura Ministerioa)
(Argazkia: Peruko Kultura Ministerioa)

Vichamako (Peru) aztarnategian ia hiru metroko murala aurkitu dute, giza aurpegiak, sugeak eta hazi antropomorfo bat dituena. Irudiok interpretatuta, “emankortasunaren murala” esan diote eta, Caral gune arkeologikoko zuzendari Ruth Shady arkeologoaren esanetan, “erliebe horiek klima aldaketak giza populazioan dituen eragin katastrofikoak gogorarazten dizkigute”.

Duela 3.800 urte klimak izandako aldaketak eragin handia izan zuen mundu osoko zibilizazio askotan; Caralekoaren amaiera ekarri zuen lehorteak, eta bertako artistek harrian zizelkatuta utzi zuten gertatutakoa. Mural honek, zehazki, nekazaritza produkzioan izandako gainbehera du hizpide.