argia.eus
INPRIMATU
Ekitaldia Baionan
Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2018ko urriaren 23a

Azaroaren 10ean, 18:00etan, Baionako Antzokian egingo den ekitaldian “Euskal Herria bere osotasunean” inplikatu nahi dute antolatzaileek gertakari historiko hura berrinterpretatu eta transmititzeko, eta lurralde ezberdinetako jendeak hartuko du parte.

Sustrai Colina, Amets Arzallus, Gorka Knörr eta Nat eta Watson ariko dira kantuan. Bernat Etxepare lizeoko ikasleek prestaturiko dantza ikusteko aukera ere izango da omenaldian, eta horrez gain Gaizka Sarasola lesakarrak idatzitako antzezlanarekin ehun urte atzera egingo dute:  “Aukera paregabea izango dugu garaiko errealitatera murgiltzeko”. Ekitaldian, bestalde, gerrako euskal presoei grabaturiko audioetan –berriki Berlinen aurkituak– gordetako kantak entzun ahal izango dira kantari “sorpresa” baten ahotik.

Lekua atxikitzeko 06 84 51 88 09 zenbakira deitu edo euskaloroitzapena@gmail.com helbidera idatzi.