argia.eus
INPRIMATU
Kaanul erresumaren hedapena zizelkatuta
  • Guatemala iparraldeko La Corona aztarnategian K.o. VI. mendeko harrizko aldare ikusgarria topatu zuten iaz, eta, orain, 1,20 metroko piezak zizelkatuta zeukan informazioa jakinarazi dute.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko urriaren 03a
(Argazkia: David Stuart / La Corona)
(Argazkia: David Stuart / La Corona)

Orain arte ezezaguna zen Kaanul dinastiako agintaria irudikatzen du aldareak: Chak Took Ich’aak. Garai hartan, Kaanul eta Tikal dinastiak maien lurraldea kontrolatzeko borrokan aritu ziren, eta lautadetan Kaanul nagusitu zen.

Erliebeak dioenez, askotariko estrategiak erabili zituzten eskualdea mendean hartzeko: konkista militarrak, familia nagusien arteko ezkontzak... Ahalegin horren emaitza nabarmenena 562an lortu zuten, Tikal hiria, arerioen gune nagusia hartu zutenean.