“Ahobizi” eta “Belarriprest” bezala identifikatzen ez den gehiengo isilaren borondatea errespetatu eta bizikidetzaren alde urratsa emateko, “belarrondoko” txapa sortu du Euskaraldiak. “Urte luzez munduko hiritarren artean poziktibitia sustatzea gakoa izan da txapa gizarteratzeko“, esan du Eusko Jaurlaritzako igeltsero Nikeren Zuriziriak. Euskal talibanek presionatuta sentitzen direnek  modua izango dute lasai geratzeko: inor euskaraz zuzentzen bazaie zapla! belarrondokoa ordainetan. Bilboko Erreka tabernan egindako aurkezpen-ekitaldian, Donostiako Triatloiko epaileen agurraren ostean, Retegui aita-semeen bertsoez, Fernando Arambururen ipuinaz eta Mikel Erentxunen irribarreaz gozatu zuten bertaratutakoek.