Abantoko parke teknologikoa: ezkerrak badu eredurik?

Abanton agintariek planteatu duten parke teknologikoak hizpidea sortu du azken hilabeteotan Bizkaiko mendebaldean. Autobideari itsatsiriko landa lurretan 2.000 lanpostu sortuko omen dituen 4.0 industria proiektu modernoa dator gurera. Finantzazio publiko-pribatuz energia arloa izango du ardatz. Foru Aldundia, Petronor eta Iberdrola dira ekimenaren sustatzaile nagusiak.  

Eskualdeko udal guztien alkatetza duen EAJ-PNVko agintarientzat hori izango da gure inguruko langabezia tasa izugarriak amaitzeko antidotoa. Ikerkuntza eta balore erantsi handiko jardun garbia. Alkateek beraz, besoak zabalik egin diote men Sabin Etxeko nagusien proiektu berriari.

Ezkerreko oposizioak berriz, EH Bildu eta Podemosek, parke teknologikoa bai, baina kokapenarekin ezadostasunak adierazi ditu. Landa lurrak mantentzearen garrantzia nabarmendu. Horrela Abantotik lau kilometrora, lehengo industriako lur abandonatuak proposatu du parkea eraikitzeko leku egoki gisa.

Azken 150 urtean kanpoko enpresa handien langile-morroi izan gara gurean. Ildo beretik dator EAJ-PNVren proposamena. Unibertsitateko ikerkuntza publikoa enpresa pribatuen zerbitzuko utziz

Langabezia egoera estrukturala da Bilbotik mendebalderako herrietan. 80ko industri krisialditik %15etik gorako tasak betikotuta daude gurean. Hau da, ikasketa eta prestakuntza apalena dituen Bizkaiko eskualdea da, milaka pertsona bizi dira, emakumeak gehienak, lan baldintza ez onetan merkataritza-gunetako multinazionalen langile direnak. Horrela, jendeak begi onez hartzen du gaurko lan mundua hobetuko duen edozer proposamen. Hori delako egoeraren larrian, norberaren egunerokotasuneko estutasunen gakoa. Horregatik kezkaz ikusten dut aldaketaren indarrek parkearen kokapenaz gain beste proposamenik plazaratu ez izana.

Azken 150 urtean kanpoko enpresa handien langile-morroi izan gara gurean. Ildo beretik dator PNVren proposamena. Unibertsitateko ikerkuntza publikoa enpresa pribatuen zerbitzuko utziz. Bertako ikertzaile eta teknikariak goraki estutu eta baliatuz, berriz ere bertokoen lanaz sortuko den aberastasuna eskualde kanpokoek eramateko.

Horren aurrean gure parke teknologikoak autonomo eta langile txikien beharrei erantzun behar lieke. Bere ardatzetan elikadura eta lurraldea barneratu, eskualdeko erresidentzia eta eskolentzako sukaldea proposatu. Kooperatibagintza zein merkataritza txikia indarberritu. Ikuspegi sozial, inklusibo eta generokoa landu eta horren inguruan jardun ekonomikoa sortu. 

Gure eskualdeak badu muinean bihotz eraldatzailea, jendartea Bizkaiko beste eskualdeen bestelakoa da. Hemen PNVk irabazten du bera delako jendearentzako bizi proposamena gauzatzen duen bakarra. Has gaitezen pentsamenduak zorrozten, ahal ditugun bezala gauzatzen. Noizbait morrontzatik kanpo, bihotz eraldatzaile ezkertiarrak gailen daitezen berriz gure udaletan ere.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude