Ux, ux, gaitz eta izurrite


2018ko uztailaren 15an
Ur, egur errauts eta olioarekin egiten da xaboi potasikoa. Artikuluan irakur dezakegu nola. Argazkia: insidethemakeupsite.wordpress.com
Ur, egur errauts eta olioarekin egiten da xaboi potasikoa. Artikuluan irakur dezakegu nola. Argazkia: insidethemakeupsite.wordpress.com

Landareen intsektuek sortutako izurriteak akabatu nahi ditugunean xaboia laguntzaile ona dela esan eta esan gabiltza. Intsektuek ez dute guk bezala gorputzari eusteko barruko eskeletorik. Barrunbeak eta erraiak soilik dituzte soinaren barruko aldean eta kanpoko azal gogorra da beren eskeletoa; “exoeskeletoa” deitzen zaio. Azal hori da intsektuen babes nagusia, eta funtzio ugari du: giharrei eustea, arnasketa egitea, hidratazioa kontrolatzea eta abar.

Xaboiarekin bustitakoan intsektuaren azala ahultzen eta hondatzen dugu; bera babesten duen koipea kentzen du, eta, ondorioz, arnasteko arazoak izango ditu, deshidratatu egingo da, eguzkiak erredurak sortuko dizkio. Era berean, bustitzeko xaboiari intsektizidaren bat eransten badiogu, azal ahulean barrena errazago sartuko zaio barruraino.

Xaboitik nahi adina dago, baina egokiena xaboi potasikoa edo xaboi beltza da. Xaboia egiteko gantza edo koipea eta base bat nahasten dira; “saponifikazioa” deitzen zaio. Gantza, koipe eta olio ugari erabiltzen da, baina basea, gehienetan, soda edo potasa izan ohi da. Sodaren oinarria sodioa da, eta potasarena potasioa. Sodioa elementu zakarra da lurraren bizitzarako. Potasak, berriz, xaboi ahulagoa ematen du, eta, era berean, potasioa landareendako janaria da. Beraz, xaboi bat edo bestea erabilita, landarearen azpiko lurra hondatu edo elikatu egingo dugu.

Xaboi potasikoa egitea erraza da. Landare olioa da oinarria, eta horri errautsa edo potasa erregarria erantsiko diogu. Lehena leunagoa da, eta ekologikoagoa; izan ere, urak eta eguzkiak erraz desegiten dute. Ekin diezaiogun ba! Jarri litro bete ur metalezko (ez aluminiozko) ontzi batean, eta gehitu egur errautsa, kilo erdi bat gutxi gorabehera; ondo nahasi eta egun pare batez utzi. Urak potasio karbonatoa hartu behar du; horren kontzentrazioa neurtzeko, sartu patata bat, erdia uretan erdia airean geratu behar du. Behera badoa, nahasi errauts gehiago, eta utzi beste bi egun. Patataren proba ondo atera arte. Orduan, gehitu litro bete olio, pixkanaka nahasiz, ore bat egin arte. Labean ondo berotu loditu arte. Xaboi eraginkorrena pH-a 8-9 artekoa duena da. Handiagoa badu, jaitsi limoi zarrastada batekin. Erabiltzeko, nahasi pixka bat urari eta ondo busti landarea alde guztietatik, goi eta behe, ezker eta eskuin. Intsektuak akabatu eta gaitzak ere uxatuko dituzu, ux-ux!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Izurriteak
2018-05-06 | Jakoba Errekondo
Porruaren eulia

Porruaren eulia (Phytomyza gymnostoma) Euskal Herrira bisitan etorria dela aipatu nizuen aurrekoan. Izurrite berria. Presta gaitezen. Porruaren euliak urtean bi belaunaldi izaten ditu. Lehena negua pupa gisa igaro dutenetatik sortzen da. Euliak, grisak eta 3 milimetrokoak, arrak... [+]


2018-04-29 | Jakoba Errekondo
Porru ederra sartu digute

Berri txar batekin natorrela iruditzen zait. Berri oso txarra. Txarrenetan txarrena, ezin txarragoa. Txarrena da berria konturatzerako zaharra izango dela, eta gu ohitu egingo garela.

1858an Poloniako Poznan eskualdean aurkitu zuten euli berezi bat, sekula katalogatu gabea,... [+]


2016-11-13 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo. Kotxinilla zuriaren izurriterako tabakoarekin tratamendua egitea aholkatzen duzu. Zigarro edo puruekin egin daiteke, edo belarra behar du izan? Zer proportziotan? Eta bukatzeko: amona mantangorrien larbak erosi ditut, entzun baitut kotxinilla eta zomorro txikiak jaten... [+]


2016-11-13 | Jakoba Errekondo
Ezpeldoiren kasua

Amaia Ezpeldoi nola hilko dugun barrundatzen dugun artean, ea ezpelak (Buxus sempervirens) nola salbatu asmatzen dugun. Txinatik Alemaniara ekarri eta handik Europa osora hedatu dugun harrak (Cydalima perspectalis) mendietako eta etxeetako ezpel guztiak garbituko dituen itxura... [+]


2016-06-26 | Jakoba Errekondo
Patata zomorroaren gerra

Patata zomorroa Europako ehun izurrite txarrenen artean dugu. Gerra ederra ematen du. Oligofagoa da, hau da, jaki gutxi batzuk besterik ez ditu jaten: patatak (Solanum tuberosum), baina bere senide diren alberjiniari (Solanum melongena) eta tomateari (Solanum lycopersicum) ere... [+]


Eguneraketa berriak daude