Bizitza berrirako alfabetoa

Abcde (2018). Digitalean koloreztatutako marrazkia paper gainean. 50 x 70 cm.
Abcde (2018). Digitalean koloreztatutako marrazkia paper gainean. 50 x 70 cm.

Uztailaren 6ra arte egon da Bilboko La Taller grabatu tailer eta galerian Ride The Lightning erakusketa, hainbat teknika grafikorekin egindako lanak eta zeramika lanak biltzen zituena, bitxia eta ederra. Lekua bera bezala.

Kuriosoa da, ondorioak ateratzeko azkarregi bada ere, joera nabaria da, gazteen artean bi dimentsiotako lanak dira nagusi, marrazkia, arte grafikoak, pintura, eta haietatik eratorri daitezkeen hibrido guztiak, edozein formatutara ekarriak. Kartelgintzan maila izugarri ona dago oro har, diseinu grafikoan gauza benetan ederrak egiten dira.

Gaztea da Raisa Alava Robina (Aiara, 1990eko urriaren 28a). Garai batean arte munduan gutxietsita bezala egon diren esparruetatik dator, komikitik, ilustraziotik eta zeramikatik, eta ezagun du bost axola zaiola bestek esateko dutena, bere zoroak bizi duela, egitea gustatzen zaiola, marraztea, bere mundua sortzea, edo munduari beste alfabeto bat eskaintzea.

Liluratu egin ninduen artistaren zintzotasunak. Ahizpari buruzko egunkari bat egin omen zuen txikitan, sekula egin duen gauzarik onena omen da, hala aitortu zuen elkarrizketa batean. Gustura ikusiko nuke egunkari hori. Ardo botilen etiketak diseinatzeko enkargua entxufez etorri omen zitzaion, ardo ekoizle eta banatzailea baitu familia.

Liluratu egin ninduen alfabetoak. Hizkiekin eta hitzekin esan ezin dena esateko sortua da, dudarik gabe, baina baita hizkiekin eta hitzekin esaten dena ez esateko ere. Bestelako mundu eta bizitza baten aukera badagoela gogorarazten duen alfabetoa da. Bere izate eta presentzia hutsak nire hitz hauek alferrikako bihurtzen ditu, axaleko, arinkeria, apaindura. Bizitza hor dago, irudi horretan, alfabetoan, ez hitzotan.

Azkenean, ibili-ibili eginda, beti osatzen da izaki bitxi eta fantastikoen komunitatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
Jone Erzilla
"Denok ditugu esperientzia estetikoak, baina oso zaila da hori museo batean gertatzea"

Denbora darama “ingurua intentsifikatzeko gai diren horiei” begira eta horiekin lan egiten saiatzen, horretarako gertu duenari arreta jarriz. Irudietatik, hitzetatik, argitik eta horiek espazioan agertzeko duten forma eta moduetatik egiten du lan, batez ere. Orain... [+]


Erakusketa lehenago kenduko dutelako zentsura salatu du Iruñeko LKN artistak

Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute LKN artistaren obra Iruñeko Morea saltokitik: "Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen".


Eulalia Abaitua, emakumeei begiratu zien argazkilaria

Euskal Herrian argazkigintzan emakume aitzindaria izan zen Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853 – Bilbo, 1943). XX. mendeko euskal gizartea erakusten digute berak eginiko argazkiek: eguneroko jardunak, lanbideak, jaiak... jaso zituen. Emakume baten begiradak... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Lurraren defentsan "Hamaika" erakusketa artistiko ibiltaria abiatuko dute Beran martxoaren 1ean

"Hamaika arrazoi lurraldea defendatzeko" izeneko erakusketa artistiko honetan, Euskal Herriko hamaika ilustratzailek parte hartu dute eta makroproiektu eolikoek kaltetutako Euskal Herriko zenbait familia eta bizilagunen hamaika testigantza ere jasotzen dira. Etxalarko... [+]


Eguneraketa berriak daude