'Magdalenak', neska bekatariak zigortzeko makinaren biktimak

  • 1996an itxi zuten Irlandako azken Magdalenen garbitegia, ustez bide okerretik abiatutako emakumeak moja katolikoen agindupean zerratuta  lan derrigortuan edukitzen zituen komentu-lantegia. Ingelesekiko gatazka armatuaz bezala apaiz katolikoek haurren kontra erabilitako bortxaz, oroimen historikoan bide luzea egina du Irlandak azken urteotan, baina justizia egin ezinik dabil mende luze batez elizak estatu independentearen laguntzaz emakumeei eginiko zanpaketaz.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2018ko uztailaren 15a
“Hope Hands” gunetik hartutako argazkian, elkarretaratzea Dublingo Sean McDermott karrikan 1996 arte zabalik egon zen azken Magdalene laundry establezimenduaren atarian. Eraikina oroimen historikorako atxikitzea nahi dute ekintzaileek. Aldiz, udalak baime

Dublingo Magdalena garbitegi ohiaren etorkizuna eztabaidan”, zioen Eireko Irrati-Telebista publikoaren ekainaren 28ko tituluetako batek. Egun hartan ehun lagunetik gora bilduak ziren aztertzeko nola doazen Dublingo Udalak Toyoko multinazionalarekin daramatzaten negoziaketak eraikin zahar tristearen orubean eraiki ditzan 350 gelako hotela, supermerkatua eta 76 etxebizitza. Polemika bizirik dago: herritar askok nahi dute leku hura bihur dadila Magdalenak oroituko dituen gune publiko bat.

Kristauen Ebanjelioek aipatzen duten Maria Magdalena Eliza Katolikoak santutzat goraipatzen du uztailaren 22an baina herritar xehen irudimenean nagusitu den Magdalena da emakume galdua Jesusek bide onera eraman zuena. Independentziatik orain arte Elizak ia dena kontrolatu duen Irlandan Magdalene laundry bateko neskak estigma hori zeraman soinean: okerreko bidetik ibili den emakumea moja katolikoak arrastoan sartzen ari direna bere bekatuak garbituz labanderia batean eginda...

Nathalie Sebbane irakasle frantsesak “Les silences d’Irlande“ artikuluan laburbildu berri du milaka irlandarren errealitate gordina. “Magdalene Sisters filmaren arrakastari esker, dagoenekoz oroimen kolektiboan daude galbidetik sartutako emakumeak zigortzeko Irlandak erabili dituen erakunde horiek. Baina gizarte mailan asko aurreratu den arren, biktimek ez dute oraindik lortu ez barkamen eskari ofizialik eta ez kalte-ordainik”. 1922tik 10.000 emakume baino gehiago eduki dituzte derrigorrezko itxialdian preso.

Ez da Irlandan asmatutako errepresio sistema. XIII. mendean Italiako Florentzian zabaldu zuten Maria Magdalenaren izena zeraman mota honetako lehenbizikoa, komentu bati lotutako egoitza prostituziotik damututako emakumeak bezala horretan erortzeko arriskuan egon zitezkeenak biltzeko. Geroztik Ingalaterra eta Irlandan zabaldu ziren, hasieran aberats filantropoek finantzatuak.

Irlandan XIX. mendean lau moja ordena katolikok hartu zituzten beren gain, eta “babes-etxeon instituzionalizazioak ekarri zuen erregimen ia totalitarioa”. Ustezko aterpetuei lan orduak luzatu zizkieten eta hasieran ofizio bat ikastea izan behar zuena bilakatu zen instituzioa finantzatzeko esklabo-lan.

Magdalena garbitegiak baziren Irlanda guztian (Dublin, Galway, Cork, Limerick, Waterford, New Ross, Tralee,  Belfast...), bakoitza komentu bati lotua eta gehienetan ondoan zeukana ama solterentzako Mother and Baby Home babes-etxe bat eta bekatuzko haurrek hazi ahala lan egiten zuten Industrial School bat. Horra sistema oso bat, Estatuaren eta Elizaren artean herri eta auzoetako jendeak beldurrez arrastoan sartzeko antolatua.

“Erregimen honek –dio Sebbanek– daukan esanahi moralizatzaile eta erlijiozkoaz gain, badauka marka sozial gogor bat ere. Beren gogoz kontra garbitegi horietan preso eduki zituzten milaka emakumeak gehiengo handi batean familiarik behartsuenetatik atereak baitziren, eta txirotasuna lotzen zitzaion immoralitateari”.

Alabak ez dezala familia osoa lotsarazi

Magdalene laundry batean giltzaperatzen zuten emakume bakoitzari izen berria ezartzen zioten, santu batena, bere iragana ezabatu eta salbatze bidean jartzeko lehen urrats. Ileak mozten zizkioten, harrokeria den bekatuaren tentaziotik baztertzeko. Janzki itsusi eta kolore ilunekoz bezti arazten zuten, edozein feminitate arrasto ezkutatzeko. Lanaldi akigarriak ezartzen zizkioten berehala,  otoitzez, lan gogorrez eta derrigorrezko isiltasunez hornitutako egunak.

Irlandako iritzi publikoak luzaz bestela uste bazuen ere, milaka emakume baldintza horietan preso eduki izanaren erantzukizuna ez zen soilik Eliza Katolikoarena. Auzitegietako epaileek, poliziak eta baita osasun zerbitzuek ere Magdalenen garbitegietara bidali zituzten bazterketa arriskuan zeuden pertsonak, izan umezurtzak edo ama ezkongabeak beren ume sasikoekin, horrela kondenatuz sare horretan harrapaturik geratzera bizi osorako.

Mary Merrit (ezkerrean) eta Angela Downey 'Magdalena' sistemaren biktimetako bi, Dublingo azken garbitegiaren atarian. (Argazkia: Collins Photo Agency)

Hala ere, erreformatoriootan egon diren 10.000 emakumeetako gehienak beren familiak sartu zituen apaizaren laguntzaz. “Aginte moralaren berme izaki –dio Sebbanek–, parrokiako apaizek familiei gomendatzen zieten beren alaba ustez galduak garbitegi batera bidaltzea, lotsaizuna saihestu eta familiaren ohorea babesteko. Tarteka gertatzen zen ere zenbait neska gazte bertara bidaltzea besterik gabe politegia zelako eta bekatuan erortzeko arriskua zuelako edo mutikoei probokatzekoa. Izan ziren beren erabakiz joandako neskak ere, beste irtenbiderik aurkitu ez zutelako”.

Ofizialki establezimenduok erakunde pribatuak izaki, aterpetuen lana zuten diru iturri bakarra. Bertan itxitako emakumeek ez zuten inolako soldatarik jaso sekula. Seguritate sozialean ez zuen inoiz inork utzi kotizazio bakar bat ere. Batzuek egonaldi laburrago edo luzeagoa egin ostean lortu zuten beren familietara itzultzea. Izan ziren hesia urraturik alde egitea lortu zutenak ere. Beste batzuk neskame lanen bat aurkituta irten ahal izan ziren. Baina askok urte luzeak eman zituzten itzalpean, beren senideek baztertuta, gizarteak ahantzita.

90eko hamarkadan eskandalu handiek astindu zuten luzaz Irlandako gizartearen zutabea izandako Eliza Katolikoa: apaiz, gotzai eta kongregazio maskulinoetako erlijiosoek –herrialdeko hezkuntza sistemaren parte handi bat beren gain daukatenek– haur eta gaztetxoei eragindako sexu abusuak. Irlandari bere historiaren alde ezkutu bat azaldu zitzaion. Baina asko haizatu ziren arren delako Industrial Schooletan gertatutako desmasiak, zalaparta bera ez zen iritsi Magdalenen garbitegietara, hauek izan arren kontrol sistema errepresibo haren kate-begi minberena. Haietatik irtendako azken emakumeek isilik eta lotsaturik alde egin zuten Ingalaterrara bizi berri baten bila.

1993an eztanda berri bat: Dublingo garbitegi handiena mojek saldu zutenean etxebizitzak eraikitzeko, hondea-makinak sartutakoan dozenaka emakumeren hezurrak azaldu ziren bertan, heriotz agiririk gabe legez kontra lurperatutako garbitzaile anonimoak.

Emakume taldeak mobilizatu ziren, Justice for the Magdalenes kanpaina berotu. Estatuaren erantzukizuna demostratu behar izan zuten. Ofizialki garbitegiok erakunde pribatuak ziren arren, 2013an Dublingo legebiltzarraren batzorde berezi batek erakutsi zuen Estatuak zeharka finantzatzen zituela beren ikuzketa zerbitzuak erabiliz kaserna militar, ospitale eta beste zenbait atal publikoen gobada lanak egiteko.

Egia mantso dabil emakumeontzako. Oraindik kalte-ordainik ez zaie bideratu. Azken Magdalenak itzaliz doaz isilik.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Eliza Katolikoa  |  Irlanda  |  Sexismoa

Eliza Katolikoa kanaletik interesatuko zaizu...
Setien eta 1972an argitaragabe gelditu ziren egiazko argazkiak

90 urterekin hil da Jose Maria Setien Donostiako gotzain emeritua. Atzo bertan egin zioten hileta elizkizuna Artzain Onaren katedralean, jendez lepo. Dagoeneko argitaratu dira klase guztietako hil-ohar eta iritziak, 1979an Donostiako gotzain izendatu zutenetik hainbat hamarkadatan euskal Elizan eta politikagintzan zeresana eman duen pertsona funtsezko honen inguruan.


2018-07-10 | ARGIA
Jose Maria Setien Donostiako gotzain emeritua hil da

Donostiako gotzain izandako Jose Maria Setien hil da astearte goizean, 90 urte zituela, iktus bat jasan ostean. Donostiako Ospitalean zendu da, bertan zen igandetik. Hileta asteazkenean egingo dute Artzai Onaren katedralean 12:00etan.


2018-07-01 | Mikel Basabe
Katekistak eskolatik at

“Nolanahi ere, ikastetxe publikoetan emango den hezkuntzak etika kristauaren balioak errespetatuko ditu”. Astakeria hori esanez hasten da Espainiako Erresumak eta Vatikano Hiriak 1979aren urtarrilaren 3an sinatu zuten konkordatua.

Astakeria hori jasotze hutsa nahikoa arrazoi da konkordatu hori bertan behera uzteko. Baina beste zenbait harribitxi ekar genitzake hona: “Hierarkia eklesiastikoari dagokio erlijio katolikoko irakaskuntzaren edukiak zehaztea, baita irakaskuntza... [+]


2018-06-14 | Uriola.eus
'Herria 2000 Eliza' aldizkariak amaitutzat eman du bere bidea 40 urteren ostean

Bere 40. urteurrena heldu denean Bilboko Santutxu auzoko Herria 2000 Eliza aldizkariak azkenengo alea plazaratuko du.


2018-05-09 | Amaia Lekunberri
12 urteko haur baten kontrako gehiegikeriengatik epaituko dute Sarramagnan apaiza Baionan

2016ko apiriletik akusaziopean dago Jean-François Sarramagnan apaiza, eta maiatzaren 11n epaituko dute.


2018-04-13 | ARGIA
Erlijiosoek ere Munillaren aurka egin dute

Gipuzkoako elizbarrutiko elizgizon, jarraitzaile eta erlijioso talde batek jakinarazi du Apezpikutzak zor handiak dituela Jose Ignacio Munillaren gotzainaren gestio okerraren ondorioz.


2018-01-24 | Arabako Alea
Fundazio ultrakatoliko batek Gasteizko NClic eta Kimba eskolak bere gain hartu ditu

Arenales Fundazioa da jabe berria, bere eskoletan sexuaren eta maila sozialaren araberako segregazioa egiten duena. Gasteizko NClic eta Kimba zentroek orain arteko eredua mantenduko dutela adierazi dute.


2018-01-05 | ARGIA
Aita Santuaren bisita dela eta protestak abiatu dituzte maputxeek

Temuco hiriburuko Garapen Indigenarako Erakunde Nazionalaren egoitza okupatu zuten dozenaka maputxek abenduaren 26an. Euren komunitatearen parte diren 7.000 lur hektarea itzultzeko eskatzen dute, lur horietan emango du meza Aita Santuak hil amaieran.


2017-12-20 | ARGIA
'Spotlight' filmaren atzean zegoen historia
Bernard Law hil da, Bostongo apaizen pederastia kasuak ezkutatu zituen artzapezpiku ohia

Bernard Law kardinal estatubatuarra Erroman hil da asteazken goizean 84 urterekin. Bostongo artzapezpikua izan zen eta eliza katolikoaren pederastia kasuak ezkutatzeaz akusatuta utzi zuen kargua. Duela bi urte film onenaren Oscar saria irabazi zuen Spotlight filmeak berriz ekarri zuen lehen lerrora eskandalua.


2017-11-29 | Euskal Irratiak
Alberto Barandiaran
"Gardentasuna falta da Elizak egindako sexu abusuen gaian, garbiki hitz egitea"

“Ez duzu abusatuko. Pederastia kasuak Euskal herriko Elizan”. Liburua hau plazaratu dute hiru kazetarik. Iñigo Astiz, Miren Rubio eta Alberto Barandiaranek. Alberto Barandiaran, goiz berriko gomita ginuen:


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude