"Azterketa eguna baino lehen eskura ematen zaizkie galderak"

  • Roberto Sanchez, Marta Macho eta Manuel Martinez, Osakidetzako iruzurra salatu duten profesionalak dira eta izen-abizenak ezkutatu gabe eman die elkarrizketa "El Diario Norte"-ko Iker Rioja kazetariari.


2018ko uztailaren 03an - 12:11
Osakidetzako iruzurra salatu zuten profesionalak (Arggazkia: eldiario.es)

Administrazio publikoa, diru publikoarekin edozer egiten ari delako, Osakidetzako iruzurra salatu eta plazaratzea erabaki zuten Sanchezek, Machok eta Martinezek. “Ostera, gure lankideek itsuarena egin dute, isilik daude, beldur handia dagoelako”, dio Sanchezek. “Hain zuzen, lanetik kanporatua izatearen beldurra”, gaineratu du Martinezek.

Iruzurraren aurkako borrokan pasibotasun handia dagoela diote, “administrazio publikoaren aurka borroka egitea zaila dela ikusi dugu, harresi bat da”, azaldu du Sanchezek eta Osakidetzak ez duela ezer argitzeko gogorik salatu dute.

“Azterketaren arduradunak dira interes handiena dutenak eta beraiek hautatzen dute nori eman galderak hautaproba baino lehen”, adierazi du Martinezek. “Hautatuei azterketa eguna baino lehen eskura ematen zaizkie boligrafoz idatzita galderak leku eta ordu zehatz batean geldituta”, gaineratu du Machok.

“Azterketak ez dira ikasita gainditzen, galderak eskuratuta baizik” entzun zuela dio Martinezek lanean hasi zenean eta egia dela ikusi duela dio. Azterketa oso zaila jartzen dutela salatu dute, galdera arrotz eta guzti.

Mesfidantza dute Jon Darponekin

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek iruzurra argitzeko abian jarritako ikerketa “hutsaren hurrengoa” dela diote “antzerkia”. “Lanean hasi eta gutxira jakin nuen iruzurra egiten zela”, esan du Martinezek, beraz, ez duela sinesten bizitza guztia lanean daramanak ezer ere ez jakitea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
2023-07-20 | Ilargi Manzanares
Osakidetzako EPE berriak “intzidentziekin” hasi dira

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren eta farmaziako laguntzailearen deialdietan hainbat galdera baliogabetu dira. Horiekin batera, joskintzako ofizialaren eta teknikari informatikoen azterketetan arazoak azaldu dira.


2022-10-07 | ARGIA
Osakidetzako aurreko zuzendaritza ez dute auzipetuko EPEaren filtrazioen harira

Arabako Auzitegiak atzera bota du LABen errekurtsoa. Hala ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa baterako.


2022-02-02 | ARGIA
LABek helegitea jarriko dio Osakidetzako LEPeko filtrazioen auziko azken autoari

Sindikatua pozik agertu da epaileak ikerketa sei hilabetez luzatzea onartu duelako, baina autoari ebazpena jarriko dio "autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".


2021-11-05 | Leire Artola Arin
ELAk salatu du 3.500 lanposturekin ez dela konponduko Osakidetzako 24.600 behin-behineko langileen arazoa

3.535 lanpostuko eskaintza egiteko asmoa adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. ELA sindikatuak, ordea, kritikatu du behin-behineko langileak 24.600 direla eta ez dela “arazoa konponduko”. 9.000 langilek gutxienez zortzi urte daramate aldi baterako... [+]


Osakidetzako filtrazioen auzian zuzendaritza taldeko Darpón eta Mugika ikertzeari uko egin dio magistratuak

LAB sindikatuak irailaren 1ean egin zuen eskaera auto bidez. Instrukzio auzitegiak Darpón eta Mugika aztertzea errefusatu du, baina hainbat espezialitatetako beste bederatzi kide ikertuko ditu. Auzia 2022ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da.


Eguneraketa berriak daude