Omenaldi entretenigarria

Montserrat Auzmendi del Solar
2018ko uztailaren 08a
I hate music. Leonard Bernstein. Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Koral Elkartea. Zuzendaria: Karl-Heinz Steffens. Bakarlariak: Ainhoa Arteta (sopranoa), Michal Friedlander (pianoa). Piano-laguntzailea: RubÚn Fdez. Agirre. Arriaga Antzokia. Ekainaren 23a.

Datorren abuztuaren 25ean, Leonard Bernstein jaio zenetik 100 urte betetzen dira, eta XX. mendeko musika-kultura amerikarraren erreferente izugarri honi omenaldia egiteko, Arriaga Antzokiak kontzertu-espektakulu ikusgarri bat antolatu zuen. Nire ustez, figura honen kalitate eta talentu miresgarriak ez dira  behar bezala goraipatzen, agian publikoak Bernstein lotzen duelako genero konkretu batekin, film musikalekin hain zuzen ere, kontutan hartu gabe konpositore honen produkzio oparo eta anitza. Horrexegatik iruditzen zait benetan txalogarria musikari honi dedikatzea Arriagako aurtengo denboraldiaren azken saioa. I hate music izenburuarekin (konpositorearen ume-kanta sorta baten titulua, hain zuzen ere), musikariaren pasarte famatuak eta ez hain famatuak biltzen zituen saio atsegina eskaini ziguten.

Ez zen ohiko kontzertua izan. Bernsteinen pasarte eta abestiak naturaltasunez lotzen ziren bata bestearekin nolabaiteko music-hall giroan sarturik. Argi-efektuak eta bestelako apaingarriak ez ziren falta, osotasun kuriosoa eginez. Bakarlari pare bat izan genuen: Michal Friedlander piano jole israeldarra, oso eroso Bernsteinen musikarekin, eraginkorra une guztietan, eta gure Ainhoa Arteta, inoiz baino izarragoa. Izan ere, Artetak eraman zuen espektakuluaren pisu handiena. Dotoreki abestu zuen, baina ez zen izan bere aktuazio onena. Erraztasunez mugitu zen eszenatokian, nagusitasunez, diva bat bezala. Sinpatiaz ere bai. Artista gertua eta irribarretsua da, eta hori eskertzekoa da, bai. West Side Story obraren I feel pretty kantarekin hasi zen, nahiko irregularra. Baina gora joan zen tolosarra beste abesti batzuekin. I hate music adibidez, graziaz beterikoa atera zitzaion; My name is Barbara gustura entzun genuen; Peter Pan obratik ateratako Dream with me kanta oso adierazkorra iritsi zitzaigun. Baina Somewhere kantan, berriz, ez zuen asmatu tentsioarekin. Hori bai, hobetu beharko luke bere inglesaren ahoskatzea.

Bilboko Koral Elkarteak momentu distiratsuak oparitu zizkigun. Mass obraren Gloria in Excelsis ederki interpretatu zuten, adibidez, erritmoz eta adorez. Bilbao Orkestra Sinfonikoaren lana, Karl-Heinz Steffensen batutapean, doia izan zen uneoro.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Kontzertuak

Kontzertuak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-15 | Malen Aldalur
Ongarri bihurtuta datoz

Konpost taldearen kontzertuaren kronika. Kalea guztiona da horma marrazteko ekintzaren baitan. Uztailaren 6an, Zumaian.
Hurrengo mural pintaketak: uztailak 13, ostirala, Grace of Dionysus taldearen disko berriaren aurkezpena.
Uztailak 21, larunbata, Son. Lt doinu latino dantzagarriak.


2018-07-12 | ARGIA
Alfonso Gil zinegotziak BBK Live jaialdiaren albo kalteak konpontzeko promesa bete ez duela salatuko dute

Bilboko Altamira auzoko 'Guztientzat' auzo elkarteak deitu du mobilizazioa, BBK Live jaialdiaren lehen egunean. Makroekitaldiak gertuko auzoetan eragiten dituen kalteak eta Bilboko Udaleko Alfonso Gil zinegotziak horiek konpontzeko egindako “promes faltsua” salatuko dituzte.


2018-07-11 | ARGIA
BBK Live jaialdiak inguruko auzoetan eragiten dituen arazoentzat irtenbidea eskatu dute auzotarrek

Agindutakoaren kontrara, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun sailak arazoei konponbiderik ez diela eman jakinarazi du Altamirako ‘Guztientzat’ auzo elkarteak.


2018-07-04 | ARGIA
BBK Live salatu du kontsumitzaile elkarte batek, kanpoko janaria sartzea debekatzeagatik

FACUA kontsumitzaile-elkarteak BBK Live festibala antolatzen duen Last Tour enpresa salatu du, ez duelako uzten kanpoko janaririk eta edaririk sartzen musika-jaialdia egiten den eremuan.


2018-07-03 | Antxeta Irratia
Psilocybe musika elkarteak 25 urte bete ditu

25 urte bere ditu Hondarribiko musika elkarteak, eta urteurrenaren ospakizunerako ikasturtean zehar hainbat kontzertu eta gaualdi antolatu dituzten arren,  Amutaldeko musika entsegu lokaletik atera eta kontzertu andana anolatu dituzte uda hontarako.


2018-06-25 | Dabi Piedra
Josu Bergararen "Asunak" diskoaren aurkezpen kontzertua
Hordago txikira

Josu Bergara eta Akorde Txikiak bandak eskainitako kontzertuaren kronika. Ekainainaren 21ean, Bilboko Kafe Antzokian.


2018-06-25 | Euskal Irratiak
"EHZ festibal berezia behar zen, transizio urtea dela azpimarratzeko"

Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta eta Lekornetik pasatu ostean, aurtengo EHZ Nomada izanen da.


2018-06-24 | Kepa Matxain
Usopop
"Festibal asko diruaren logikan dabiltza, baina guk musika maite dugu"

Datorren urtean beteko ditu hamar urte Usopop jaialdiak. Lagun artean sortu zuten, kalitatezko musika eta tratu humanoa erdigunean jarriz. Urtero saiatu dira gauza berriak probatzen, tokiekin esperimentatzen, baina tamainari eutsiz. Txikia da Usopop eta txiki nahi dutela diote Pantxika Gaicotchea Urricariet eta Joanes Garcia Basurko antolatzaileek. “Zerbait galduko litzateke bestela”. Jaialdiaren historia eta aurrerantzean dituzten erronkak errepasatu ditugu haiekin.


Asmo onak

Urte batzuk dira Opus Lirica elkartea Donostian opera-denboraldi egonkor bat ezarri nahian ari dela. Pausoz pauso, espektakulu desberdinak antolatzen ari da elkartea, ea benetan operaren beharra sortzen den hirian. Joan den martxoan Pucciniren La Bohème interesagarri bat eskaini zuten, eta oraingo honetan, hain ederra den Christoph Willibald Glucken Orphée et Eurydice-ren txanda izan da.

Benetan txalogarria da talde honen ahalegina, kontuan harturik honetarako diru-laguntza... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude