"Txikiak garenean kolektiboan eginez soilik ahal daiteke"


2018ko uztailaren 08an
Xuhito haragia transformatzeko gune kolektiboaren aurkezpena. Argazkia: Idoki.
Xuhito haragia transformatzeko gune kolektiboaren aurkezpena. Argazkia: Idoki.

Etxe ekoizleak bakarrik egiten du lan bere txokoan: bakarrik egiten du lehengaia, bakarrik transformatzen eta saltzen. Elkartea sortzeko lehen beharra elkartzea izan zen, ekoizleak elkar ezagutzea eta bakartasun horretatik ateratzea”. Isabela Barreix Idokiko langileak azaldu dizkigu Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartearen (EH EEE) hastapenak. 1989an jarri zuten elkartea martxan Ipar Euskal Herriko laborariek, eta 1992an Idoki kalitate agintza sortu zuten, etxaldeko ekoizpenari balioa eman eta hura zabaltzeko asmoz. 90 etxalde inguru daude egun kalitate agintzaren barruan.

Etxalde txiki eta ertainetako laborantza iraunkorra oinarri

Laborantza iraunkorraren printzipioetan oinarritzen da Idoki kalitate agintza. Etxalde txiki eta ertainetan ekoiztutako produktuak daude markaren barruan, eta gutxieneko baldintzak bete behar dituzte etxaldeek bertan egoteko: ekoizleek beren lehengaiak soilik erabiltzea, salmenta zuzena eta merkaturatze zirkuitu laburrak lehenestea, abereak egun guztiz kanpoan izatea edota kalitatezko osagaiak erabiltzea etxe-ekoizpenetan (koloratzaile eta beiratzaileak debekatuak dituzte, esaterako).

Azken bi urteetako gogoetaren ondoren araudiak zorroztea eta aurrera begirako urrats berriak ematea erabaki dute: 2027. urterako etxalde guztien praktikak inongo gai kimikorik gabekoak izatea erabaki dute. “Trantsizio fasean gaude: hurrengo 3, 6 eta 9 urteetarako lan ardatzak finkatuak ditugu. Etxalde bakoitzak hautatuko du nondik hasi behar duen”. Elkartearen lana izanen da ekologikorako trantsizio fase horren jarraipena egitea, lan taldeak sortzea eta etxaldeen artean trukaketa eta formazioak egitea.

Idokik Uztaritzen antolatutako feriako jai giroa.

Merkatuak eta iniziatiba kolektiboak

Marka soila izatetik urrun, ekimen ugari egiten ditu urtean zehar Idokik. “Antolatzen ditugun merkatuekin eta ekitaldiekin urtea zertxobait arrimatzea da gure nahia”, dio langileak. Esaterako, Ezpeletan urtero antolatzen duten Idoki feriak 20. urtea beteko du aurten, abuztuaren 10ean.

Bestalde, laborarien arteko iniziatiba kolektiboak ere bultzatu dituzte azken urteetan: Xuhito haragia transformatzeko gune kolektiboa adibidez, baina baita laborariek garatu dituzten salgune kolektiboak ere. Gune horiek egituratzen eta garatzen lagundu du etxe ekoizleen elkarteak. “Txikia zarenean, kolektiboan eginez bakarrik ahal daiteke. Denbora gehiago hartzen du, nekezagoa da agian, baina azken batean kasik posibilitate bakarra da aitzinera joateko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


2024-02-26 | Garazi Zabaleta
Agharas elkartea
Kulturarteko ortua, Barakaldoko Gurutzeta auzoan

Amazigh gazteek sortutako elkartea da Agharas, eta urteak daramatza kulturartekotasuna lantzen Barakaldo inguruan. Duela lau bat urtetik, kalean bizi diren gazteei astean hirutan afariak ematen dizkiete, eta harrera pisu bat ere badute martxan, aldi baterako erabiltzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude