Christophe Aguiton. Ezkerraren muturretik

"Bestelako ereduak garatzeaz gain, boterera heldu behar dugu"

  • Sindikalismoan, altermundialismoan zein politikan, aspalditik dabil militatzen Christophe Aguiton soziologoa, beti ezkerraren muturretik eta horizontaltasuna mantendu nahian. Attac zein AC! elkarteen eta Sud PTT sindikatuaren sortzaileen artean dugu. Atera berri duen La gauche du 21ème siècle, enquête sur une refondation (XXI. mendeko ezkerra, birfundazio bati buruzko azterketa) liburua aitzaki harturik, ezker muturraz eta alternatibei buruz aritu zaigu.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B
2018ko uztailaren 08a
"Gaur egun, alternatiba berri batzuk agertzen zaizkigu, demagun ondasun komunekin". (Arg.: Jenofa Berhokoirigoin)

Muturrei begira dago hauteslea.
Mendebaldeko Europako eta Ipar Amerikako herriei so eginez, azken urteei buruzko irakurketa bera egin dezakegu. 2007-2008ko krisiaz geroztik, eta ondorioz, hiru bilakaera antzeman ditugu: mundializazio liberalaren ezeztapena, boterean egondako alderdien ahultzea eta igoera bikoitza, eskuin xenofobo populistarena zein ezkerreko indar erradikalena.

Sistemaz sufritzen dutenak xarmatzen ditu eskuin muturrak.
Hauteskunde soziologiari xehekiago so egin behar zaio: egia da langile klase tradizionala ezker klasikotik erabat bereizi eta eskuin muturrera bideratu dela. Fronte Nazionala dugu Frantziako langileriaren boto gehien biltzen duen alderdia, berdin Alemanian AfDrekin ala UKIPekin brexit-aren aldekoentzat. Ezker erradikalak ez du lortzen bilakaera hori balaztatzen. Baina, kontuan hartu beharreko beste bi faktore ditugu: intelektual prekarioen, hau da, goi mailako ikasketak egin eta prekarietate handian direnen partetik ezkerreko boto erradikalak emendatu dira. Bestetik, luzaz ezkerrean egonik, orain eskuinean eta ezker erradikalean dira herritartasuna lortu duten etorkinak edota immigranteen umeak.

Langileriari zuzendu behar zaio ezker erradikala.
Haien botoak eskuratuko ditu, baldin eta gai sozialei buruzko diskurtso argi bat baldin badu eta noski, lan eskubideen aldeko eta laguntza sozialen aldeko borrokarekiko aldekotasuna erakusten badu. Hots, kategoria sozial hau zuzenean hunkitzen dituen gaiei buruz ari bada.

Argazkia: Jenofa Berhokoirigoin

Boterera iritsita ere ezkerrari zaila zaio politika erradikala gauzatzea.
Ditugun adibideetan hiru arazo errepikatzen dira. Bat, noraino goaz hausturarekin? Argi ikusi dugu Syrizarekin gobernuak negoziazioa lehenetsi duela. Oroit gara sekulako aldekotasuna jaso zuela Syrizak kontinentean eta segur naiz Atenaseko deiak Europa mailako mobilizazio bat ekartzen ahalko zuela. Ez dute bideratu nahi izan, ezta ere Grezia mailan, batez ere Yanis Varoufakisek proposatu B Plana baztertuz. Baldintza arras desberdinetan baina gauza bera ikus dezakegu Lularekin. Lurjabeek kontrolatzen duten parlamentua jaso zuen. Boterera iritsi zenean ez zuen nahi izan Batzar Konstituziogilea osatu, Chavez, Morales ala beste batzuek egin zuten gisara. Hausturarik egin ez izana oso garesti atera zaio.

"Zadistek mobilizatzen eta batasuna mantentzen jakin dute. Baita  sistemarekin jokatzen ere: ikustearekin lurren gestio kolektiboa ezinezkoa zutela, proiektu indibidualak aurkeztu dituzte, baimena ukan ondoren berriz kolektibizatzeko"

Zein da bigarren arazoa?
Problematikoagoa da, XX. mendeko ezkerraren tradizioa auzitan jartzen duelako: garapen ereduari buruzkoa, produktibismoa edota extraktibismoarena. Venezuelaren kasuan, Chavez boterera iristerakoan Estatuaren aurrekontuaren %90 petrolioari lotua zen, gaur egun Madurorekin hein berean da. Bestelako eredu ekonomiko berri baten gauzapena eta gogoeta ezinezkoa zaie. Eta hirugarren arazoa: usu dago lidergo azkar bat. Hor ere, benetako demokrazia bat garatzeko gaitasunik ez da.

Demokrazia ordezkatzaileaz bi hitz?
XX. mendearekin dugun ezberdintasun handi bat da, orduan ezker erradikala jazarraldi edota gerrillen bidez zelako boterera iristen. Egun, hauteskundeak ditugu eta berez ez da arazorik. Baina demokrazia ordezkatzailea baino haratago joan behar gara. Gaur egun, bost urtez errege gisako bat hautatzen dugu eta bere gehiengoa ongi giltzatuz gero, bost urtez libre du bidea.

Han eta hemen alternatibak loratuz doaz.
XX. mendeko sozialismoa oso estatista zen, ekoizpen handien nazionalizazioan eta ekonomiaren planifikazioan oinarritua. Noski, sektore nazionalizatu hori behar dugu zerbitzu publikoa segurtatzeko. Baina horrela ere dena ez doa ondo. Gaur egun, alternatiba berri batzuk agertzen zaizkigu, demagun ondasun komunekin. Ekonomiaz geneukan ikuspegia aldatzeko balio digu, antikapitalista izateaz gain antiestatista ere izan daitekeelako. Balore batzuk ere hedatuz doaz: ikuspegi antropozentratua alde batera uztearena, ekofeminismoarena... Guzti horiek ez dute modelo bakar eta koherente bat osatzen, trantsizio batean garelako; baina beste jendarte eta  ekonomia bat osatzeko pistak dira.

Toki gehiegi hartzen badute, errepresioa.  
Adibide onena Notre Dame des Landesko ZAD dugu. Estatuak oztopatu ditu, printzipio kontu batengatik, ekonomiaren ikuspegi indibidualistarekin segitzeko. Horrek erakusten digu, bestelako garapen ereduen garatzeaz gain, boterera heldu behar dugula, legearen arauak aldatu ahal izateko. Tokiko alternatiboen garapena eta indar harreman sendo baten eraikuntza konbinatu behar ditugu. Zadistek mobilizatzen eta batasuna mantentzen jakin dute. Baita  sistemarekin jokatzen ere: ikustearekin lurren gestio kolektiboa ezinezkoa zutela, proiektu indibidualak aurkeztu dituzte, baimena ukan ondoren berriz kolektibizatzeko.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Ezkerreko pentsamendua  |  Frantzia

Ezkerreko pentsamendua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-22 | Irati Elorrieta
Lorategi birtualak

Txakurrak jabearen antza izaten du. Lorategiak ere bai. Batek atzeko patio batean, zementu artean, pintura poteak, baldeak, tinak asto-kakaz bete ditu eta kalabaza, tomate, kaputxinak, kolore askotariko loreak nahasian landatu ditu. Alboko patiotik bereizten duen hesiaren beste aldean, terraza minimalista batean, etzaulki bat, liburu bat mahaitxo gainean. Auzokoak zeramikazko lorontzi erraldoi batean sartu du, pintatu egin duela dirudi, kaktus erraldoi bat. Besoak bihurrituta ditu landareak,... [+]


Daniel Bernabé
"Langile-klasea identitate-kontu batera murriztua gelditu da dibertsitatearen merkatuan"

Daniel Bernabé (Madril, 1980) idazle eta kazetaria elkarrizketatu dugu argitaratu berri duen La trampa de la diversidad (Akal, 2018) liburua dela eta. Bi hilabetean hirugarren edizioa du dagoeneko, eta zalaparta handia, eztabaida biziak piztu ditu sareetan, jorratzen dituen gaiek jakin-mina eta azkura eragiten dituzten seinale.


2018-06-12 | Lander Arbelaitz
Ez deitu "borroka sektorialak", oinarriak dira

Nola borrokatu abiadura izugarrian eta inongo konplexurik gabe, Bruselatik hasi eta gure herrietaraino ezartzen ari diren politika neoliberalak? Nola geratu herritarren txirotzea, eskubideen etengabeko murrizketak, gure bizitzen espektakularizazioa?


Marina Garcés
"Borroka konkretu bakoitzean guztia dago jokoan"

Ideia sakonak ulergarri eta ukigarri egiteko gaitasun harrigarria dauka Marina Garcés filosofo kataluniarrak (Bartzelona, 1973), pentsamendua eguneroko bizipenekin konektatzeko argitasuna; eta bizi ditugun garai nahasi hauetan, jarrera bat: eraldaketaren aldeko apustua egiten dutenekin bilduta, erantzun erabatekoak baino, galdera berriak planteatzekoa. Zaragozako Unibertsitatean filosofia klaseak ematen ari da azken urteetan eta 2002tik bultzatu du Espai En Blanc proiektua ere, zeinaren... [+]


2018-03-28 | Unai Ońederra
Infantilismoa aitzakia gisa?

Edu Apodakak, Lenin gogora ekarriz, ezkerraren infantilismoaren arriskuaz idatzi du Garako artikulu batean, eta “errealismo eta pragamatismoaren konpromiso iraulzailea”ren aldeko aldarria egin du. “Ziurtasun absolutua ezabatu behar dugu geure burutik”; “utopiak eta konpromiso praktikoak kontrajartzea baino erreakzionagorik ez dago”; “garaipena beti aurrerago dagoela sinistea inoiz ez garaitzeko desioa baino ez dela ahaztu barik”. Bat nator... [+]


Defendatzeko beharrik ez duena defendatzen (Imanol Galfarsorori erantzunez)

Imanol Galfarsorok artikulu bat idatzi du Lapiko Kritikoan Slavoj Zizek defendatzen eta nire artikulu bat zeharka aipatuz. Artikulu horretako zenbait desitxuratze argitzen saiatuko naiz.


2017-06-08 | Xalba Ramirez
Corbynek Blairren bidea deseginez piztu du ilusioa laborismo britainiarrean

Erresuma Batuko hauteskundeetan Theresa May-k aise irabaziko duela uste zuten arren, gora eta gora ari da alderdi laborista. Azken inkesta baten arabera, Jeremy Corbyn hiru puntuko aldean geratuko litzateke soilik.


Kristin Ross
"Ezin gara kontzeptuetatik hasi pertsonak erakutsi nahi baditugu"

Communal Luxury izenburuak luxuaren definizio polemiko bat iradokitzen digu, luxuaren eta kapitalista handien arteko lotura konbentzionalaz harago. Italiako mugimendu autonomoa dakarkigu burura, 1970eko hamarkadan nola salatu zuen langileen eskubideak mugatu nahi izatea oinarrizko beharretara, luxua klase nagusien eskubide esklusiboa balitz bezala; eta hori salatzeko nola erabili zituen “kabiarra jateko eskubidea dugu” bezalako leloak. Parisen 1871n aldarrikatutako “luxu... [+]


Zer iragan, zer etorkizunetarako?

Anekdota apokrifo batek dio, eta Kristin Rossek Communal Luxuryn jasotzen du, Errusiako Iraultzaren hirurogeita hamahirugarren egunean, hau da, Parisko Komunak zutik eutsi zuen 72 egunen muga gainditu zuten momentuan bertan, Leninek dantza egin zuela elur gainean Neguko Jauregiaren parean. Irudi apokrifo horrek ilustratzen duen ideia ederki esplotatu zuen historiografia sobietarrak: Komuna huts egindako matxinada izan zela, eta haren akats barkaezinak zuzendu zituela iraultza boltxebikearen... [+]


Jolas-ordua bukatu da, Zizek

Intelektual probokatzaileena oinarrizko kontuetan katramilatuta? Badirudi baietz: Slavoj Zizekek azkenaldian errefuxiatuez edo Trumpi buruz eman dituen iritziek zalantza handiak eragiten dituzte.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude