ANALISIA

Abertzaleen "ezinezko borroka"-ri esker

Mikel Asurmendi @masurmendi
2018ko uztailaren 08a
Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoko presidente izendatu zuten egunean.

Politikaren aroa da Iparraldean. Tokiko hiru lurraldeak biltzen dituen Euskal Hirigune Elkargoa gauzatzen ari da. Frantziako Iraultzaren ondorioz Ipar Euskal Herriko euskal instituzioak deuseztatu zirenez geroztik, politika erreala egiten hasia da.

Gogora dezagun: Lapurdik bere botere legegile eta zerga ezartzailea zituen Uztaritzen: Lapurtarren Biltzarra. Erdi Arotik Frantziako Iraultzara arte Lapurdi gobernatu zuen batzarra. Beste bi herrialdeek ere Batzar Nagusiak edo Gorteak zituzten.

1960. urte aldean Enbata mugimendua sortu zen arte, Ipar Euskal Herria politikoki desagertua izan zen de iure. Frantziar politikak ez zuen de facto Ipar Euskal Herria aintzat hartu ia bi mendetan. Enbataz geroztiko ekimen politikoek –hala HAS edota EHAS alderdiak lehenik, IK talde armatua artean, nola EMA eta AB mugimenduak gero, besteak beste– “ezinezkoaren politika” eraman zuten praktikara.

1963an, Enbataren Itsasuko Agiriak euskal nazioaren batasuna eta autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zituen. Iparraldearentzako helburua departamendua lortzea zen epe ertainean, eta epe luzeagoan Euskal Herri osoa batuko zukeen lurralde politiko, administratibo eta kultural autonomoa osatzea.  

Departamenduaren aldarrikapenaren ondoren, Lurralde Elkargoaren aldarrikapena heldu zen. Hori ezin gauzatuz, Euskal Elkargoa onetsi zen halabeharrez. Harrez gero, politika posiblearen ordua heldu zaie bertako euskal herritarrei. Abertzaleek erran zutenez, ez da haiek eskatutako markoa, baina politika posibilistaren unea hobetsi behar izan dute. Hegoaldeko ezker abertzaleari Espainiako trantsizioa delakoa gauzatu ahala gertatu zitzaion legez.

Euskal Elkargoa –EAE eta Nafarroako Erkidegoa legez– estatu guztiahaldunaren markoan egiten ari da. Euskal Elkargoaren eraikuntza hainbat belaunaldi abertzaleren “borroka politiko ezinezkoaren jarduera”-ri esker dela oroitzea haizu da.

Hona instituzioa bermatuko duten bi esparru: ekonomiaren –zergen ezarpen moldea– eta identitatearen politika. Hiriguneak –kostaldeko hiriak– eta kanpainaren –laborantza– arteko oreka dago lehian. Frantsestasunaren eta euskaltasunaren –euskaraz bizi nahi dutenen– arteko talka.

Demografiaren kudeaketa berebizikoa da elkargo baten eraikuntzan. Hona berau ulertzeko datu bat: urtero 10.000 pertsona berri heldu dira Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberora. Aldi berean 7.000 joaten dira kanpora. Iparraldean 300.000 pertsona erroldatuta daude. Udaldian, 600.000 inguru “bizi dira”. Egin kontu! 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
2018-07-16 | Iñaki Etaio
Iruñeko zezenketak: momentua heltzen ari da

Zezenketak debekatzeko borroka luzea bada ere, ez dago zalantzarik sanferminetan ere gero eta protagonismo gehiago hartzen ari dela. Eztabaidan, maiz entzuten eta irakurtzen da zezenketen kontrako jarrera bultzatzen dutenak nagusiki kanpokoak direla, hori pisuzko argudioa izango balitz bezala.


2018-07-16 | Zero Zabor
Buenos Airesek ezingo du erraustegirik eraiki, auzitegiak lege aldaketa ezabatuta

Elena Liberatori epaileak Buenos Airesko udal gobernuari debekatu dio hondakinak erre ahal izatea. Udalak joan den maiatzean ezkutuka eta eztabaida publikorik gabe bozkatu zuen zaborren errausketa baimenduko lukeen lege aldaketa eta orain auzitegiak agindu dio horrelakorik ebaztekotan eztabaida eta bozketa publikoz egin behar duela.


2018-07-16 | Nahia Ibarzabal
Espainiako segurtasun indarrek lurraldetasun-plusa eskatzen dute "euskal gizarteak baztertzen" dituelako

ETA deseginda egon arren Espainiako poliziak bazterketa soziala pairatzen jarraitzen duela adierazi du SUP polizien sindikatuak Publiko egunkarian.


2018-07-16 | ARGIA
Berta Caceres garaile hil ondoren: Agua Zarca urtegi proiektua bertan behera utzi dute

Hondurasen, sikarioek tiroka hil eta bi urte beranduago irabazi du borroka Berta Caceres ekintzailek: FMO Holandako Garapenerako Bankuak eta FINNFUND Filandiako Industria Elkarlanerako Funtsak jakinarazi dute bertan behera utzi dutela Gualcarque ibaian eraikitzekoak ziren urtegia eta zentral elektrikoa. Horien kontrako borrokan aritzeagatik errepresaliaz hil zuten Caceres. 


2018-07-16 | Nahia Ibarzabal
ETBk gaztelaniaz eskaini ditu umeentzako tailerrak "Play 'N' kids" jaialdian

BBKLifek umeentzat antolatutako ekitaldia, larunbatean ospatu da Bilboko Areatzan.


2018-07-16 | Laborari
Amaia Arbeletxe: "Gauzak plazerrez eta zaldien pasioaz egiten ditut"

Izurako (Nafarroa Beherea) Latsaga etxaldean Amaia Arbeletxe eta Elisa Di Primok erabaki dute beren nekazaritza proiektua behorren inguruan antolatzea.


2018-07-16 | Hiruka .eus
Ventimigliako manifestazio jendetsuan parte hartu du Mugak Zabalduz Karabanak

Italiako, Frantziako eta Mugak Zabalduz Karabanako 4.000 pertsonatik gorak parte hartu zuen atzo Ventimiglian (Italia) egindako nazioarteko manifestazioan. Horretan, migranteek europar bizileku-baimena eskuratu ahal izateko eskubidea aldarrikatu zuten, besteak beste.


2018-07-16 | Etxalde
'Desertifikazioaren Munduko Atlasa'-ren edizio gaurkotua argitaratu dute

Europako Batzordearen zientzia eta ezagutza zerbitzua den Ikerketa Zentroak argitaratu berri du desertifikazioaren munduko Atlasaren edizio berria, lekuan lekuko erabakiak hartu behar dituzten arduradunei eskaintzeko tresnak lurzoruen galera eta hondatzeari erantzun egokiak har ditzaten. Atlasak bere baitan dakar lurzoruek mundu mailan nozitzen duten hondatzearen balorazio zehatz eta arrazoitua.


2018-07-16 | Bizi Mugimendua
200 pertsona Baionatik Hendaiara oinez etorkinenganako elkartasunez

Baionatik Hendaiaraino Bizik antolatutako etorkinekilako elkartasunezko ibilaldian 200 pertsonatik goitik parte hartu dute uztailaren 13 eta 14an. Etapaz etapa, pasarazten zen lekuko-makil batek bazuen barnean Cédric Herrou militanteak idatzitako mezu bat, Hendaiako Erretentzio administratibo zentroaren aitzinean irakurria izan dena. Honek hobengabeen presondegiratzea eta gizatasunaren eta haurridetasunaren baloreen ukoa salatzen zuen. Ibiltariek, une honetan legebiltzarrean... [+]


Altsasukoen aldeko kontzentrazio jendetsua Gazteluko plazan

Preso dauden gazteen gurasoek eta Altsasukoak Aske plataformako kideek eskerrak eman zituzten orain arte erakutsitako elkartasunagatik eta mobilizatzen jarraituko dutela espetxeratuak “etxera ekarri arte”.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude