Asto gainetik internetera, handik etxez etxeko banaketara


2018ko uztailaren 01an

Asto gainean jartzen zituzten saskiak ziren xixtroak garai batean, laborariek euren produktuak etxaldeetatik herriko merkatura jaisteko erabiltzen zituztenak. 2016tik aurrera, berriz, Lapurdin martxan duten proiektuaren izena ere bada: Hazparne inguruko hainbat laborari elkartu eta Xixtroak sortu zuten urte hartan, euren produktuak internet bidez inguruko herritarrei eskaintzeko. Orain, berritasunekin dator elkartea: arrain freskoa eskaintzen eta Baiona-Angelu-Miarritze inguruan saskien etxez-etxeko banaketa egiten hasi dira.

Bertakoa eta iraunkorra

Nekazaritza herrikoi eta iraunkorrean egiten dute lan Xixtroak osatzen duten sei etxaldeek, prozesu osoa hasieratik bukaeraraino eurak eginez. Produktuen kalitatea bermatzeko hainbat ziurtagiri edo zigilutan daude erregistratuta: Idoki, EHKO, Nekazaritza Biologikoa (AB) edota AOC/AOP sor-marketan, esaterako. “Kontsumitzaileari segurtamena eman nahi diogu ziurtagiriekin. Araudi horien bidez defendatzen dugun laborantza herrikoia nahi dugu aitzina eraman”, azaldu zuen Andde Dubois elkarteko kideak Euskal Irratiak egindako elkarrizketan.

Eskaerak internetez egiten dituzte familiek, eta banaketa puntuetan –edo orain, zenbaitek, etxean bertan– jasotzen dituzte saskiak. Laborarien eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremana egotea garrantzitsua da elkarteko kideentzat.

Kontsumitzaileak saskia osatzen

250 familia inguruk osatzen dute egun Xixtroak elkartearen sarea. Gertuko laborari eta abeltzainek ekoitzitako produktu ugarirekin osa dezakete saskia: ogia, gazta, arrautzak, esnekiak, haragia, edariak, fruitu eta barazkiak… Denetik dute webguneko katalogoan. Kontsumitzaileek aukeratu eta saskia osa dezakete astero.

Orain, arrain freskoaren eskaintza gehitu zaio proiektuari. “Donibane Lohizuneko bikote bat da, senarra arrantzalea da eta emazteak arraina saltzen du. hamazazpi euroko zareak eskainiko ditugu sasoiko arrainarekin, fresko-freskoa jasoko dute kontsumitzaileek arraina”, zioen Duboisek irratian.

Ekoizpen eredu iraunkorrean jardunez baina aldi berean egungo errealitatera egokituz eta lan-banaketa moduak eguneratuz aukera berriak zabal daitezkeen seinale, eredu polita da Xixtroak proiektua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude