Metroa eta jendarte arrakala Gipuzkoan

Jadanik badira hiru-lau urte Donostialdean pil-pilean dagoen eztabaida ezarri nahi diguten metroaren harira. Tren proiektu honek Irun-Hendaia eta Donostia hurbilduko ditu, bai denboran, baita maiztasunean ere, ahazteke RENFEren zerbitzua. Agintarien arabera, Donostia eta Zarautz ere lotuko omen ditu, baina ez dute esaten zer-nolako abiadura hartuko duen trenak, oraindik XX. mende hasierako bide egitura baitauka ibilbide horrek, bikoiztu gabe gainera.

Tren proiektu horren ondorio larri bat Irun-Zarautz eremuan bizi ez diren gipuzkoarrek pairatuko dute, nahiz gipuzkoar guztiek bezala zergak berdin ordaintzen dituzten. Izan ere, Gipuzkoak duen maila ekonomikoak eskatzen duen garraio sistema publikoa azpigaratuta dagoela esan dezakegu eta daukagun sistema hori, batik bat pribatua, autoz eta ordaindutako errepidez burutzen da. Ondorioz, hiri nagusia  garatzea ekarriko du eta gainontzeko herri txiki eta ertainak azpi-garatzeko bidean sartzea, Frantziako Estatuan gertatzen ari den moduan.

Bestalde, Hendaiatik Donostiara iristeko, bide oztopo neketsuak jasan beharko dira, trenbidea bikoiztua ez dagoelako. Berdin Zarautzera doazen trenak. Baina, Donostia inguruan tren horiek arin mugituko dira, ez ordea hiriburutik at, mantso eta disfuntzioz beteta aurkituko baitira. Eta nola lotuko da Hondarribia bere aireportuarekin?

Marxek idatzi zuen kapitalismoaren joera enpresak zentralizatzea eta kontzentratzea izango zela. Prozesu hori areagotu da neoliberalismoaren garai hauetan, hiritarren arteko arrakala handitzeaz gain, lurraldeen artekoa ere bide bera eramaten ari baita. Historiak hau frogatutzat ematen du eta gure artean ez da bakarrik Madrilen kontzentrazio eta zentralizazio hori ematen ari, Euskal Herrian ere antzeko prozesua egikaritzen ari delako.

Metroaren inbertsio erraldoien ondorioz, Gipuzkoa hiru eremutan banatuta geratuko da, herrialde txikia izan arren: Irundik Lasartera doan eremua, metropoli txiki bat bilakatuko da; Tolosaldeak eta Goierrik osatzen duten korridorea, non garraio publikoa asko hobetzeko baitago; eta lurraldeko erdigunea (Azpeitia), eta Debabarrena eta Debagoiena

Izan ere, horrelako zerbait gerta daiteke Gipuzkoan. Begi-bistakoa da Donostia ez dela ari hurbiltzen Eibar, Arrasate, Azpeitia, Oñati eta beste herri txiki eta ertainetara. Adibidez, Oñati, Antzuola edo Aretxabaletara joan nahi duen errenteriar batek gorriak ikusi behar ditu denbora laburrean iritsi gura badu, azkenean, autoa eta autopista pribatua erabiliko baititu, bidaia horretan garraio publikoan 2-3 ordu ez baditu eman nahi.  Halaber, norbanakoek, unibertsitarioek adibidez, pertsona bezala garatzeko aukera murritzagoak izango dituzte; berdin lanera joateko edo beraien produktuak hiriburura ekartzeko, nahiz pentsarazten diguten ondo komunikatuta daudela, baina hori faltsua da, norbanakoak bere kasara ordainduta mugi baitaitezke: autopistako erabiltzaileak lekuko.

Beraz, metroaren inbertsio erraldoien ondorioz, Gipuzkoa hiru eremutan banatuta geratuko da, herrialde txikia izan arren: Irundik Lasartera doan eremua, metropoli txiki bat bilakatuko da; Tolosaldeak eta Goierrik osatzen duten korridorea, non garraio publikoa asko hobetzeko baitago; eta lurraldeko erdigunea (Azpeitia), eta Debabarrena eta Debagoiena. Izan ere, jarduera ekonomiko, hezkuntzako, ikerketa zentro, unibertsitate publiko eta osasun zentro nagusienak lehen eremu horretan oraindik gehiago zentralizatu eta kontzentratuko dira eta, besteei, atzeratzeko arriskua handituko zaie, neurriak ez badira hartzen. Haatik, gipuzkoarron kohesioa ahulduko da, are gehiago AHT abian jarrita.

Sinestarazi digute EAJ kudeatzaile ezin hobea dela, baina gardenki ikusi dugu lehen metroa proiektu faraoniko zena, urte pare bat beranduago proiektu estrategiko bilakatu duela. Beraz, alderdi horrek Madrilen jokatu duen mus partidan erratu den bezala, Donostialdeko metroan ere berdin jazoko zaiolakoan nago.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2018ko uztailaren 01a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude