"Nafarroan alderdi bakarrak ere ez du zor publikoa ikuskatzeko interesik"

  • Gogorra da entzutea Nafarroan inongo alderdik ez duela zor bidegabean arakatzeko interesik, ez eskuinean ez ezkerrean. Edo aldaketaren gobernuak ez duela UPNk baino gehiago egiten zerga iruzurraren aurka. Berarekin jardun ondoren, argi ikusten da bankuek 2008an baino botere handiagoa dutela egun, eta botere publikoetatik nekez dagoela haien jarduerari aurre egiteko borondaterik.


2018ko uztailaren 01an
Argazkia: Josu SantestebanArgazkia: Josu Santesteban

Nafarroako Gobernuaren aurrekontuak urtero bahitzen direla diozu. Zergatik?
Zor publikoa ordaintzera bideratzen den dirua urtero aurrekontuaren %25 inguru delako. Aurrekontua 4.000 eurokoa baldin bada, ia 1.000 euro zuzenean doaz Foru Gobernuaren eta Espainiako Estatuaren zorretik –Hitzarmen Ekonomikoa medio– Nafarroari dagokion zor zatia ordaintzera. Horri gehituz gero itzalpeko bidesariak, guztira 900 euro dira, urtarrilaren 1ean desagertzen direnak.

Parlamentu Sozialetik zor publikoaren auditoria ari zarete eskatzen. Zer da hori?
2008tik 2015era zor publikoa 260 milioi eurotik 3.300 milioira handitu da. Zor hori UPNk sortu zuen bere herri-lan faraonikoak ordaintzeko eta Volkswageneko BEZ ospetsuaren bidez sartzen ez zen dirua konpentsatzeko. Operazio horietan banku batzuk sartu ziren eta haiekin negoziatu behar da,  zorraren zati bat haiek berengana dezaten: banku haiek %5,8ko interesean egin zituzten maileguak, ohiko interesa orduan %2,5 zenean. Horren harira, zazpi urtez 67 milioi euro gehiago ordaindu ditugu.

Nork egin behar du auditoria?
Nafarroako Gobernuak. Hala ere, esaten dute politikoki UPNk egin zuena desegokia izan arren, bankuekin bideratutako zorra legezkoa dela, eta ez dagoela ezer egiterik.

Legezkoa bada bankuek ere ez dute negoziatu nahiko.
Zor bidegabea ez da legezko kontzeptua, soziala baizik. Negoziazio politikoa da. Interes handiegiak ordaindu dira eta horregatik hainbat instituzio epaiak irabazten ari dira. Aurreikuspen horiekin, gobernu ausart batek negoziatuko luke bankuekin. Adibide bat: Caixari datorren urriaren 31n 50 milioi euro ordaindu behar zaizkio, eta gure ustez 42 milioi zor bidegabea da. Negoziatu daiteke hori, baina ez dute nahi. Gero Caixa Fundazioak 12 milioi emango dizkio Gobernuari eta paparra aterako du, baina hobe luke karitate obrarik  ez egitea eta zor bidegabea bere gain hartzea. Amancio Ortegak bezala egiten dute, 5 milioi eman karitatez eta 270 milioiko iruzurra egin zergetan.

Gobernuaren jarrera argi ikusten duzu. Eta bera sostengatzen duten alderdiena?
Nafarroako Legebiltzarrean zor bidegabea aztertzeko lan-talde bat eratu zen legealdi hasieran eta alderdi guztiek parte hartu zuten. Joan ginen gaia azaltzera, baina berehala ikusi genuen alderdi bakarrak ere ez zuela zor publikoa ikuskatzeko interesik. Nahi zuten bakarra zen azaleratzea aurretik UPNk zein gaizki egin zuen dena.

Baina informazio asko eskuratu zenuten.
Haiek ez dute lan hori egin nahi, baina informazioa Parlamentu Sozialaren esku utzi dute. Sekulako informazio kopurua da, baina badakite ez dugula gaitasunik dena aztertzeko. Gauza batzuk behatu ditugu eta ikusi dugu legealdi honetan amortizatuko den zorretik 191milioi bidegabeak direla, baina Gobernuak ez ditu borrokatu nahi.

Zergatik ez?
Neoliberalak direlako. Hau sistemaren aurka joatea da, eta Gobernuak ez du nahi irudi hori ematea, bankuen aurka friki batzuk bailiran ari direla ikustea. Gobernu honek 3.300 milioi euroko zorrarekin ekin zion legealdiari eta 3.300 milioi euroko zorrarekin jarraitzen du. Ez du ezer egin. Edo bai, hori ordaintzeko beste zor bat hartu baitu 15 urtera ordaintzeko, hori bai, interesa %5,8an ordaindu beharrean, %2an ordaintzen du. 3,8 puntu aurrezten duela dio, baina hemendik urtebetera Europako Banku Zentralak interesa igotzen duenean gehiago ordaindu beharko du.

Foru Ogasunean ari zara lanean zerga iruzurraren aurka. Zer egiten duzu?
Batetik, zordun handien atzean nabil, 150.000 eurotik gorako zorra duten pertsona eta enpresen atzean; bestetik, zor bat preskribatu aurretik, hala gerta dadin dena ongi dagoen aztertzen dut.

Foru Gobernuak ba al du zerga iruzurrari aurre egiteko borondaterik?
Azken 20 urteetan ez dago inongo aurrerapenik esparru honetan. Gobernu honek ez du ezer desberdina egin UPNk egiten zuenetik. Foru Ogasuneko pertsonala ez da ezer aldatu, 29 ikuskatzaile gaude zerga iruzurra jarraitzeko. Azken hamabost urteetan 330 bat ikuskatze egiten dira urtero eta kito. Legealdi honetan zazpi tekniko gehiago jarri dira eta 550.000 euro berreskuratu ziren iruzurretik.

Hau da, 30 bat ikuskatzaile daude zerga iruzurra kontrolatzeko eta mila foruzain segurtasuna kontrolatzeko.
Zerga iruzurrari bakarrik egin dakioke aurre ikuskatzaile gehiagorekin. Europan 800 biztanleko ikuskatzaile bat dago, Nafarroan bat 2.000 biztanleko. Haien mailan egoteko gutxienez 60 ikuskatzaile beharko genituzke Nafarroan. Ikuskatzaile batean inbertitzen den euro bategatik, 50 euro sartzen dira. Zarata handia dago zerga iruzurraren zati bat azaleratzen denean prentsan –zordunen zerrenda ospetsuak–, baina kontuz, gauza bat da 140 milioi euro azaleratzea eta bestea zenbat lortzen den gero kobratzea.

Iruzurgileen mamua

“Kanaria Handiko Las Palmasen jaio nintzen 1959an, baina bederatzi urterekin etorri nintzen Nafarroara. Azken 35 urteetan Foru Ogasunean ari naiz lanean, zerga iruzurraren aurka. Orain Foru Legebiltzarrak CEPENeko –Nafarroako enpresa publikoak– Administrazio Kontseiluko kide izendatu nau. Parlamentu Sozialeko koordinatzailea ere banaiz eta estatu mailako Zorraren eta Murrizketen Aurkako Udalerrien Elkartekoa ere bai. Halaber, Belgikan egoitza duen CADTMeko (zor bidegabea ez ordaintzearen aldeko batzordea) kide ere banaiz”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zor bidegabea
Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Libanon minbizia baduzu, hasi diru bila botikak ordaintzeko, estatuak ez zaitu artatuko

Gaur estatua kiebra jota dago duela urte batzuk ‘Ekialde Hurbileko Suitza’ deitzen zuten Libanon. Herritarrei bermatu ezin dizkien oinarrizko zerbitzuen artean dago osasun sistema. Minbiziak, eritasun kroniko larri batek edo buruko gaixotasunak harrapatutako milaka... [+]


2020-04-15 | ARGIA
Kanpo-zorraren ordainketa urtebetez atzeratuko diete 76 herrialde txiroenei

G7ak adostu du neurria, eta G-20ak berretsi behar du orain. Atzeratutako ordainketen diruarekin pandemiari aurre egiteko neurriak garatzea da asmoa. Atzeratzea baino, zorra barkatzea da hainbat eragilek eskatzen dutena.


66.577 milioi euro: Espainiako bankuei emandako diru publikoa "erreskaterako"

Espainiako Estatuko Kontuen Auzitegiak 66.577 milioi eurotan kalkulatu du bankuak erreskatatzeko kostea. Hau da, bankuei emandako diru publikoa eta oraindik, haren zatirik handiena, bankuek itzuli ez dutena.


Herritarren 1,2 milioi euro egunero bankuen eskuetara doaz Nafarroan

Mundu mailako hurrengo krisi ekonomiko handia herrialdeetan metatzen ari den zor erraldoiaren magalean jaioko dela entzuten da gero eta ozenago. Krisia krisiaren gainean. Adituen esanetan,  zorpetzea bultzatzea izan da krisiari aurre egiteko erabili den errezeta nagusia,... [+]


Eguneraketa berriak daude