argia.eus
INPRIMATU
“Houston, arazo bat daukagu!”
  • Filmetatik eguneroko hizkuntzara zabaldu zen esamolde ezagun hori benetan entzun zuten Houstonen (Texas, AEBak) NASAk duen egoitzan 1970eko apirilaren 13an.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko ekainaren 28a
(arg: NASA)
(arg: NASA)

Mezua Apolo XIII ontziko pilotu Fred Haise-k igorri zuen. Bi egun lehenago aireratu zen suziria Ilargira iristeko asmoz, baina bidean leherketa batek ontziko elektrizitate, ur eta oxigeno hornidurari eragin zion. Houstoni laguntza eskatu zioten arren, azkenean, ontziko eskifaiak erabaki zuen Ilargia zapaltzeko erabili behar zuten modulua salbamendu-txalupa gisa erabiltzea.

Hala, modulua apirilaren 17an erori zen itsasoan eta handik bizirik erreskatatu zituzten hiru astronautak.