Gaztetxea eta musika ulertzeko hamabost aukera

Gasteizko Gaztetxea, 30 urte. ASKOREN ARTEAN. Autoekoizpena, 2018

30 urte bete dira hiriko gazteak Gasteizko Alde Zaharreko muinoko etxeari bizitza ematen hasi zirenetik. Garai hartan Gasteizen egiten nituen udako egonaldiak osaba-izebarenean eta akorduan daukat lehengusuak erakutsi eta azaldu zidala Gaztetxe hasiberria zena. Sartzeko galdetzerakoan, baina, lehengusuak, zalantzati, nahiago izan zuen mutiko hura barrura ez eramatea. Orduan nork pentsatuko zuen eraikin hark halako bizitza oparoa izango zuenik eta nik neuk gerora Gaztetxeekin halako lotura estua izango nuenik.

Gaztetxeen bizitza ziklikoa izan ohi da, gorabeheratsua, gazteen inpultso, indar eta motibazioen araberakoa; eta adinak –eta berorrekin datozenak– ere izaten du zeresana. Hala ere, Gasteizkoa, urte gutxi batzuk izan ezik, sasoikoa izan da 30 urteotan eta aktibo mantendu da hiri txiki horretako ekimen askoren aterpe iraunkor bilakatuta. Belaunaldiz belaunaldi bizi-bizirik jarraitzen du.

Musikaren esparruan ere aski irekia izan da beti, eta 2001ean Euskal Herriko talde ezagun askoren CDarekin urteurrena ospatu bazuten ere, oraingoan Gasteizko talde txikiagoekin osatu dute bilduma: Trikomak Jamaikara garraiatzen gaitu reggae-ska-ren bidez; Indarrap eta Markes Iraizosek indarrak batuta mezu oldarkorreko maisu-rapa gauzatu dute; Ni Yuta Ni Tuya-k sekreta-k salatzen ditu cumbia soinupean; rock kaletarraren oinordeko Zorriak-ek garraztasunez abesten du; Izaki Gardenak-ek dotorezia handiko pop-rock pieza intentsua oparitu digute; Bidelapurrak-i esker a capella abestutako folketik Irlandakora egingo dugu jauzi; Abesbatza Feministak Tarantisten erritmopean giro latinoetan bustitako kontakizun feminista eta aldarrikapena burutu dute; Harresian Zulok latinoa, popa eta folka ezkontzen ditu; Asteartek ere folkean dihardu; Musikgerrilla da thrash-metalaren ordezkari; Piztu Punk-ek euskarazko lehen abestia erditu du punk-rock azkar eta gitarreroaren ildoan; Kaskilloaren Zerrautsa folk minimalista ganberroa da; Garraxika kaleko punk-OI!aren ahotsa; Montauk sasi-elektronika eta post-rock misteriotsua batzen dituen perla; eta, azkenik, Gazte Asanbladak eresi askea eskaini du. Hamarkada askotarako!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Disko kritikak
2024-03-17 | Xalba Ramirez
'In' salto mesedez

Katuzaldia
Ezezez
Autoekoizpena, 2023

----------------------------------------------------

Inoiz ez dut jakin oso ondo zein den “rollo british” musikan, sekula ez naizelako bereziki zalea izan, akaso. Ezezez entzutean, ordea, ez dut dudarik zer esaten duten... [+]


2024-03-03 | Iker Barandiaran
Eguzkierripako 'outlaw'-ak

Over the red light
The Clayton
Autoekoizpena, 2023

--------------------------------------------------

Aramaioko (Araba) talde honek arreta deitu zuen Arrasate inguruan 2019an, oso gaztetxoak zirela jotzen hasi eta Los Clayton izenpean maketa rockeroa kaleratu zutenean... [+]


2024-02-25 | Xalba Ramirez
Esan gabe doa: entzun Pelax

Entzun gabe doa
Pelax
Balio dute, 2024

-----------------------------------------------------

Testu hau irakurtzeko denbora soberan ez baduzu, laburtuko dizut: entzun Pelax. Aitzakiarik ez duzu orain, haien diskografia osoa Spotifyra igo dute lehen aldiz –lehendik... [+]


2024-02-11 | Iker Barandiaran
Hainbat azal

Betazalak
Xabi San Sebastian
Belarri, 2023

-----------------------------------------------------

Beti pentsatu izan dut Donostiako musikari eta sortzaile honek ez duela inoiz erdietsi merezi duen lekua edo arreta. Baina, hala ez bada ere, bere kantuak geldituko zaizkigu,... [+]


2024-01-21 | Iker Barandiaran
Kalekumeak!

La Urbe
Chulería, JODER!
Autoekoizpena, 2024

-------------------------------------------------------------

Bizkaiko Ezkerraldean nerabezaro berantiarrean sortutako Desorden taldeak nire arreta piztu zuen haien gaztetasunean punk-rocka sinesgarri eta fresko... [+]


Eguneraketa berriak daude