Erdi Aroko harreman ez ikusiak

  • Worms (Renania), XI. mendea. Burchard apezpikuak gizonezkoen arteko sexu harremanak zigortzen zituzten legeei emakumeen arteko harremanen kondena erantsi zien, baina soilik sexu harreman horietan dildoak erabiltzen baziren.

Zakil artifiziala beren buruarekin erabiltzen zuten emakumeek urtebeteko kartzela zigorra jasoko zuten, bost urtekoa beste emakume batekin erabiliz gero, eta zazpikoa emakume hura moja izanez gero –mojak Kristorekin ezkonduta zeuden eta, beraz, adulterioa eransten zitzaion zigorrari–. Hortaz, lesbiana izateak, printzipioz, ez zekarren  ondorio judizialik, tartean dildorik ez bazegoen.

Hurrengo mendean, Maria Frantziakoa (1160-1215) olerkariak, bere lais edo poema laburretan, horrela deskribatu zuen beste emakume batekiko harremana: “Musu nola ematen zenidan eta hitz goxoz nire bular txikiak nola laztantzen zenituen gogoratzen dudanean, hil nahi nuke, ezin zaitudalako ikusi”. Asko ez badira ere, garai hartako beste antzeko adibide batzuk badaude, eta ez dirudi horregatik inor asaldatu zenik.

Baina horrek ez du esan nahi Erdi Aroko Europa paradisu lesbikoa zenik, hau da, ez zigortzeak ez zuen esan nahi onartuta zegoenik. Besterik gabe, harreman horiek ez zituzten kontzebitzen. Historialari eta antropologo askoren arabera, Erdi Aroko europar gehienentzat lesbianismoa ez zen ez krimena, ez bekatua. Garai hartan oso prozesu gutxi zabaldu ziren harreman lesbikoak izan zituzten emakumeen aurka eta gehienetan  akusazioak atzera bota zituzten. Burchard apezpikuak hartutako neurriek erakusten dutenez, garai hartako mentalitatearen arabera, zakil (natural edo artifizialik) gabe ez zegoen sexurik.

Sexuaren kontzepzio mugatu eta estu hori gaur egun zabalduta dago oraindik, baina ez ikusiarena egitea Erdi Aroarekin batera bukatu zen.  XIII. mendean, zehazki 1260an, Orleansen, Li Livres de Jostice et de Plet onartu zuten, harreman lesbikoak krimentzat jotzen zituen lehen kode zibila. Jainkozko zuzenbidea eta zuzenbide zibilaren arteko harremana estutzen ari zen. Eta Aro Modernoa ate joka ari zela, 1477an, lehenengoz idatziz jasota geratu zen emakume bat heriotzara kondenatu zutela beste emakume batekin harremanak izateagatik.  Katherina Hetzeldorfer zuen izena eta Rhin ibaian ito zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexualitatea
Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Bi eraso homofobo salatu dituzte Gipuzkoan

Soraluzen Señora Bertso egunean eta Tolosako Inauterietako Zaldunita gauean bi eraso homofobo izan direla salatu dute.


Eguneraketa berriak daude